Zelaietako berrantolaketa “trafiko norabideak zehazteko” baino ez dela deritzo EH Bilduk

AbadiñoZelaieta1Abadiñoko EH Bilduk  kritika zorrotza egin dio Gobernu Taldeari Zelaietako berrantolaketari buruz duen jarreragatik. Oposizioko taldearen ustez, beharrezkoa da auzokideen iritziak kontuan hartzea, baina ez dela bidezkoa uste dute Aste Santuko oporretan jartzea hitzordua auzotarren proposamenak jasotzeko.

EH Bilduren ustez Zelaieta auzo guztiari eragingo dion proiektua “era serio eta demokratiko baten jorratu behar da”, talde horren arabera “udaletxeak egiten duen proposamena ibilgailuen trafikoaren norabideak zehazteko” baino ez delako. Udalak garatu nahi duen proiekturako 1,2 milioi euro bideratuko dira aurten eta 2019an.

Talde abertzaleak “auzo baten berrantolaketa eta urbanizazioa horrela kudeatu daitekeen” galdetzen dio Gobernu taldeari. Inolako aurkezpenik ez egiteaz gain, «eraikin publikoetan plano bana besterik ez dute jarri, eta plano horiek auzotarrek ez dituzte ulertzen eta nahastuta daude”.

Udalak, “bere burua zuritzeko”, datorren astelehenerako dei egin die herritarrei, «Aste Santuko oporren astean” hain zuzen, eta egun hori beraz “ez da egokia”. EH Bilduk adierazi du ez duela onartuko “iradokizunak jasotzeko jarritako egun bati parte hartze prozesu dei diezaioten”.

Horregatik,  auzotarrei deia luzatu die martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etanetan, Txanporta kultur etxean egongo diren Udal Gobernuko ordezkariei, benetako parte-hartze bat eskatzera hurbil daitezen.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar