Zea Mays eta Gora-Etorriren ekitaldiekin osatuko da
Durangoko Euskaraldiko jaialdia

DurangoEuskaraldiaOndorioenJaialdiaAzaroaren 23an hasi eta abenduaren 3a bitartean burututako ‘Euskaraldia. 11 egun euskaraz’ ariketa soziala burutu ondoren, ekimen horren balorazioa egingo du Durangoko talde eragileak horretarako antolatutako jaialdiarekin. Plateruena kafe antzokian bihar egingo den ekitaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da eta musika agerraldiekin osatuko da.

Jaialdiaren antolatzaileek Euskaraldiaren ondorioen berri ematearekin emango diote hasiera ekitaldiari. Euskaraldia ekimenean Euskal Herriko 220.000 herritarrek parte hartu dute, Ahobizi edo Belarriprest rolak aukeratu eta 11 egunez euskarari lehentasuna emanez. Ondorioak aurkeztu ondoren, luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.

Gaueko 22:00etan Zea Mays taldearen kontzertua hasiko da eta 23:30ean Sorginola gaztetxearen inguruko zenbait gazte biltzen dituen Gora-Etorri taldeak eskainiko duen agerraldiarekin burutuko da jaialdia.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar