Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zazpi talde izango dira Zornotzan zapatu arratsaldean ospatuko den Txistu Egunean

Kalejirak eta kontzertu laburrekin osatuko da Zornotzako XVI. Txistu Eguna.
Kalejirak eta kontzertu laburrekin osatuko da Zornotzako XVI. Txistu Eguna.

Zornotzako Udazken Txistu Taldeak Txistu Egunaren 16. edizioa antolatu du zapatu arratsalderako, irailak 24, eta bertan egoteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sei talde gonbidatu dituzte. Ekimen honen helburua “txistuaren zabalkundearen alde lan egitea” eta “txistuaren soinua herriko gune guztietan entzutea da”, Udazken taldeko Iban Ibarretxeren esanetan.

Eguneko egitaraua arratsaldeko 17.00etan abiatuko da, txistu talde bakoitza herriko alderdi desberdinetatik egingo dituen kalejirekin. Ordu bete inguru iraungo duen ekimen honetan izango diren zazpi taldeak herriaren erdialdean zein Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Vizcaya, Zubibitarte eta Andrandi auzoetan zehar ibiliko dira.

Arratsaldeko 18.30etatik aurrera, zazpi taldeetako 40 txistulari inguruz osatutako talde bakar baten bilduko dira eta kalejirak eta kontzertu saioa laburrak eskainiko dituzte erdiguneko kaleetan zehar.

Udaletxetik abiatuko den kalejira gaueko 22.00ak arte luzatuko da eta Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza, Bide baltza, Gregorio Mendibil, Gernika plaza, Gudari, Ogenbarrena, Txiki eta Otaegi eta Harrison parkean zehar ibiliko da. Ibilbidean saio laburrak eskainiko dituzte Euskal Herria plazan, Gernika plazan, Gudarin, Ogenbarrenan eta Harrison parkean, Musika Eskolako bi tronpeta joleen laguntzarekin.

Ekimena antolatzen duen Udazken Txistu Taldearekin batera Eibarko Usartza, Gasteizko Adurtza, Bermeoko Kankinkabara, Durangaldeko Jaizale eta Gernikako taldeak eta musikari profesionalez osatutako Barakaldoko Udal Txistulari Banda izango dira.

Txistuaren zabalkundea

Ekimen honen bidez herri folklorearen elementu garrantzitsua den txistuaren zabalkundea eta herriko bizitzan uztartu nahi da. Gainera, gonbidatutako taldeak euren errepertorioko piezak eskainiko dituztenez, “normalean hemen entzuten ez diren doinuekin gozatzeko” aukera egongo da, Ibarretxek azaldu duenez.

Zornotzako alkatea den Andoni Agirrebeitiak “Udazken Txistu Taldeak urteetan zehar egindako lana” eskertu zuen, “domekero kalejirak eskaintzen dituztelako eta herriko eta auzoetako jaietan ere parte hartzen dutelako”. Izan ere, Udazken taldea “Euskal Herrian astero kalejirak eskaintzen duen txistulari talde bakarra izango garela” uste du Ibarretxek eta herriko jaietan eta bestelako ekimenetan jotzeaz gain, “herriko 20 baselizetako ospakizunetan ere parte hartzen dugu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados