Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
ARGAZKI GALERIA

Zapatutan etengabe botatako
euri zaparradek ilundu zuten
Ferixa Nausikoen amaiera

Trebeak eta Trebeak Gazteak eskuratu zituzten Sukalki Eguneko lehen bi sariak.

Elorriarrek gogotsu ekin bazioten barikuan Ferixa Nausikoetako errepikapen asteburuari Ken Zazpik eskainitako kontzertuarekin, jairako gogoa ia itotzea lortu zuten zapatuan etengabe botatako euri zaparradek.

Eguraldi txarra iragarrita zegoen arren, umore eta gogo onekin bildu ziren koadrilak Aldatsekuako lorategian eguneko lehen hitzorduan: Sukalki Eguna. Hala ere, partaidetza nabarmen jaitsi zen eta aurten 71 koadrila izan ziren lehiaketan, iaz baino 21 gutxiago.

Leioa, Galdakao eta Gamarrako ostalaritza eskolako irakasleek zein Elorriko zenbait sukaldarik osatutako epaimahaikoen arabera, “aurten aurkeztutako gisatuen kalitatea nabarmen jaitsi da. Euritik babesteko karpa baten azpian kozinatzea ez da batere atsegina eta hori nabaritu dugu”.

Hala ere, aurtengo irabazleak iazko berberak izan dira: Trebeak koadrila. Txapeldunek, gainera, erreleboa ziurtatuta dute bigarren postua Trebeak Gazteak lortu baitzuten. Sailkapenekeko irugarrenak berriz, Mamie-koek izan ziren.

Bazkalosterako iragarritako karrozen jaitsierak Aldatsekuatik plazarako bidea egitea lortu zuen. Azken karroza plazara sartu eta berehala botatako zaparradak koadrilen sakabanaketa eragin eta ordura arte gainezka zegoen plaza hustea lortu zuen.

Elkartasun eguna

Eguraldia desatsegina izan arren herritarrek erdiguneko tabernak eta aterpeak baliatu zituzten parrandarekin jarraitzeko asmoarekin.

Domekako Elkartasun Eguna elizpean egin zen, herritar ugari gerturatu zela jatorri desberdinetako jakiak eta edariak dastatzera. Kainabera GKEk antolatutako ekimen solidarioak kolorez eta usain erakargarriez bete zituen inguruak.

[ess_grid alias=”FerixaNausikoak2017-2″]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados