Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Zapatublai ekimenean izena emateko epea bihar amaitzen da

Era askotako ekintzak tartekatzen dira Zapatublai ekimenean.

Zaldibarko Udaleko Euskara zerbitzuak hiru eta hamaika urte bitarteko umeei zuzendutako Zapatublai ekimena antolatu du aurten ere. 2017-2018 ikasturteko zapatuetarako prestatutako ekimena urriaren 7an hasi eta ekainaren 16an amaituko da.

Saioak hamabostean behin burutuko dira eta bertan parte hartzen duten umeek lagunarteko giro jatorrean hezteko aukera izango dute, errespetuzko harremanak oinarri hartuta.

Ondo pasatzea bada Zapatublairen helburu nagusia, partaideek lagun artean eta euskaraz eginda gozatzeko aukera izango dute. Gainera haurren parte hartzea bultzatu eta euskararen erabilera indartuko da.

Parte hartzaileek hiru taldetan banatuko dira adinaren arabera. Haur Hezkuntzako taldeak 2012 eta 2014 urteen artean jaiotako umeak bilduko ditu; Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoak 2009 eta 2011 artean jaiotakoak eta Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoak 2006 eta 2008a bitartean jaiotakoak.

Izena ematea Zaldibarko udaletxean egin behar da eta 40 euro ordaindu behar dira Kutxabanken edo BBVAn. Inskripzioa egiteko azken eguna bihar da. Ekimenak hartuko dituen ume kopurua mugatua da eta eskainitako plazak baino ume gehiagok izena emanez gero, plazak zozketaren bidez esleituko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados