Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Zapatu eguerdian hasiko da Zap’Ing film laburren lehiaketa

DurangoZaping2017KartelaZapatuan hasi eta domekan amaituko da Durangon asteburuan ospatuko den Zap’Ing filma laburren lehiaketa. Zapaburu konpartsak antolatutako ekimenak sormena, autogestioa eta aisialdia uztartu nahi ditu eta bertan parte hartzen dutenek 24 ordu izango dituzte filma bat egin eta aurkezteko.

Ekimena zapatu eguerdian hasiko da Plateruenako anfiteatroan parte-hartzaileen bilerarekin. Bertan, film laburren grabazioan jorratu beharreko gaia eta betebeharreko baldintzak emango dira ezagutzera.

Lehiaketan parte hartzen duten taldeek 24 ordu izango dituzte filma pentsatu, filmatu ekoiztu eta Plateruenan bertan aurkezteko domekako 13:00ak aurretik. Filma bakoitzak gehienez zortzi minutuko iraupena izango du eta .mp4 formatuan entregatu behar da. Taldeek ez dute parte-hartzaile maximorik izango eta filmak euskaraz izan beharko dira.

Aurkeztutako lan guztiak Plateruenan arratsaldeko 19:00etan hasita egingo den itxiera jaialdian jarriko dira ikusgai eta ondoren sari banaketa egingo da.

Zapaburuko konpartsako antolatzaileek eskertuko diete parte-hartzaileei izen-ematea aldez aurretik egitea zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera idatziz edo 605703257 telefonora whatsappa bidaliz.

Hala ere, Plateruenara hurbiltzen direnak ere ez dute arazorik izango izena eman eta parte hartzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados