Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaldibarko Udalak bekekin lagunduko die iaz euskara ikasten aritu ziren herritarrei

 

Udaletxean aurkeztu behar dira eskariak.

Zaldibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie 2016-2017 ikasturtean euskara ikasten aritu ziren herritarrei. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 16a izango da eta laguntza jasotzeko beharrezkoa da gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea.

Bekak eskatu nahi dituzten ikasleek matrikularen ordainagiriarekin batera ikastaroen ordu kopurua, asistentzia eta urrats bakoitzeko fitxa azaltzen duen euskaltegiaren informe zehatza aurkeztu behar dute. Gainera, diru-laguntza sartzeko banketxe edo kutxako kontu zenbakia ere aurkeztu behar dute.

Udalak emango dituen diru-laguntzen zenbatekoa, ikastaroen trinkotasunaren arabera erabakiko da. Trinkotasun txikiko ikastaroetan, matrikularen %75a eskuratuko dute %80-90 arteko asistentzia izan duten ikasleek; matrikularen %90a jasoko dute %90tik gorako asistentzia izan dutenek eta %100eka diru-laguntza izango dute klase guztietara joan diren ikasleek.

Trinkotasun handiko ikastaroak egin dituzten herritarrek berriz, kostuaren %50a jasoko dute.

Eskariak aurkezteko Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzura (Diputazio plaza, 1) jo behar da eta informazio gehiago eskatzeko  946827016 telefonora deitu edo eguen@zaldibar.eus posta elektronikora idatzi daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados