Friso
Friso
Friso
Friso

Zaldaik antolatutako Mendi Astea gaur hasiko da Patagoniari buruzko ikus-entzunezkoarekin

oketa-iurreta-mendi-asteaIkus-entzunezko bi, mendi erronkaren eta argazki lehiaketen sari banaketak eta domekan Iurretako inguruetatik egingo den ibilaldiarekin osatuko da gaur bertan hasiko den VI. Mendi Astea.

Zaldai Mendi Taldeak antolatutako ekimena Eñaut Izagirreren ‘Incognita Patagonia’ dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da gaur, 18:30ean. Ibarretxe Kultur Etxean eskainiko den emanaldiak eskalada, glaziarren kartografia eta Cloue izotz zelaiaren zeharkaldia uztartzen dituen ikerketa historikoa jartzen du agerian.

Iragarritako  bigarren dokumentala zapatuan jarriko da ikusgai. Iñaki Peñak zuzendutako ‘Mendian hil, hirian hil’ ekoizpenak heriotza, dolu prozesua eta gainditze fasearen inguruko trilogia osatzen du. Sorkuntza honetan maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzeari buruzko hausnarketa egiten da.

Sari banaketa

‘Zaldai Mendi Erronka 2020’ ekimeneko sari banaketa bihar egingo da Iurretako plazan 19:00etan hasita. Antolatzaileek aukeratutako mendi tontorretara igo diren mendizaleei sariak banatzeaz gain, argazki lehiaketako sariak emango dira ekitaldian. Gainera, irudiekin osatutako erakusketa ere ikusgai egongo da.

Edizio honetako egitaraua domekarako iragarritako mendi ibilaldiarekin osatuko da. Parte-hartzaileek Iurretako plazatik abiatuko dira goizeko 9:30ean eta Ertzillako garaia, Gaztainatza, Azkorra, Uratza eta Amatza zeharkatu ondoren irteera puntuan emango diote amaiera ibilaldiari.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar