Zaldai Mendi Taldeak bost probintzietako 10 mendi igotzean jartzen du aurtengo erronka

 

ZaladaiErronkaArgazkiaIurretako Zaldai Mendi Taldeak 2017ko mendi erronka aukeratu du: “gutxienez bost herrialdetako hamar mendi igo beharko dituzte” 18 urtetik gorako mendizaleek eta “guztienez hiru herrialdetako bost mendi tontorrera heldu beharko dira” adin txikikoek.

Ekimen honen helburua, “lehiaketaz haratago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea” da.

Erronka honetan parte hartu nahi dutenek, antolatzaileek prestatutako zerrenda bateko Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi kopurua igo beharko dute gutxienez bederatzi hilabeteren tartean, martxoaren 1etik azaroaren 30era arte hain zuzen. Egun bakoitzean “mendi tontor bakarra igo ahalko da soilik”.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik zaladai@hotmail.com helbide elektronikoan, izena, abizenak, adina eta herria aipatuz. Izena eman ondoren Zaldaiko Mendi Tontorretako txartelak jasoko ditu partaide bakoitzak “sinbolikoki bada ere lehiaketaz haratago txartelen erabilera sustatzeko”.

Mendi bakoitzeko tontorrean argazkia egin behar da eta igoera bakoitzaren ostean zein guztiak igo ondoren, irudiak bidali behar dira e-postara horretara edo facebookean argitaratu #zaldaimendierronka2017 hitzarekin.

Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bana jasoko dute abenduan ospatuko den I. Mendi Astearen barruan.

Erronkarako aukeratutako mendiak

Bizkaia: Anboto (1331 metro), Lekanda (1309), Iturrigorri (1073), Alluitz (1034) eta Gallanda (534).

Gipuzkoa: Aitxuri (1551 metro), Ganboa (1413), Txindoki (1342), Balerdi (1193) eta Hernio (1078).

Araba: Aratz (1445 metro), San Tirso (1431), Peña del Castillo (1309), Toloño (1277) eta Eskutxi (1185).

Nafarroa: Hiru Errege Mahaia (2446), Arlas (2043), Kartxela (1979), Beriain (1493) eta Saioa (1418).

Ipar Euskal Herria: Orhi (2019 metro), Otsogorrigaina (1920), Binbaleta (1757), Iparla (1049) eta Larhun (900).

Pirinioak: Aneto (3404), Monte Perdido (3348), Maladeta (3312), Vignemale (3299) eta Tallon (3144).

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar