Friso
Friso
Friso
Friso

Zailtasun eta luzera desberdineko hiru ibilbide proposatzen ditu Elorrioko Mendi Bizikleta martxak

 

Udalaitz eta Memaia mendiak inguratuko ditu Mendi Bizikleta Martxaren ibilbide luzeak
Udalaitz eta Memaia mendiak inguratuko ditu Mendi Bizikleta Martxaren ibilbide luzeak

Elorrixoko MTB taldeak XVIII. Mendi Bizikleta martxa antolatu du domeka honetarako eta parte hartzaileek hiru ibilbide desberdinen artean aukeratu ahal izango dute. Lehiaketa ez den martxa honetan parte hartu nahi dutenek goizeko 10.00etan abiatuko dira Herriko plazatik.

Ibilbide zaila aukeratzen duten txirrindulariek 36 kilometro eta 1.171 metrotako desnibel positiboa duen ibilbidea egingo dute. Txirrindulariek Apatamonasteriorantz joko dute lehenik, gero Laumunarrietara eta Santa Lutzia igaroko dituzte Kanpazarrera heldu aurretik. Ibilbideak kantera zaharretik eta Udala herritik jarraituko du, Besaidera eta Teilamendiko txabolara joko du ondoren eta Besaidera itzuli eta gero, irteera puntura jaitsiko da zenbait bide zidorretatik.

Prestatutako bigarren ibilbidea aukeratzen dutenek, 24 kilometroko luzera eta 702 metrotako desnibelari aurre egin beharko diote. Txirrindulariek aurrekoaren ibilbide berdina egin beharko dute lehen kilometroetan, baina Kanpazarrera joan beharrean Besaidera jango dira  zuzenean.

8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat prestatutako ibilbideak berriz, 12 kilometroko luzera eta 90 metroko desnibel positiboa izango du. Apatamonasteriorainoko bidea beste txirrindulariekin egin ondoren, gaztetxoek Gaztelurantz hartuko dute bariante berriaren ondotik doan pistatik. Hortik berriro Elorriora bueltatuko dira bidearen beste aldean dauden pistetatik.

Izena ematean 7 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta 15 euro federatuta ez daudenek. Proba hau martxa bat denez, ez da sailkapenik egongo.

Antolatzaileek hornidura puntua jarriko dute Besaiden eta amaieran edariak, jatekoak eta oparien zozketa egingo da Herriko plazan. Bizikletak garbitzeko lekua eta dutxak ere prestatuko dira.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar