Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu Elorrioko Birak

Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak domekan ospatuko den Elorrioko Biraren XXIII. edizioa antolatu du. Antolatzaileek zailtasun eta luzera ezberdineko bi ibilbide iragartzen dituzte, luzea 32,21 kilometrokoa eta laburra 15,34 kilometrokoa. Zeharkaldi luzean parte hartzen dutenek goizeko 7.30ean abiatuko dira eta ibilbide laburra egin nahi dutenek 9.00etan.

Ibilbide luzeak 2.152 metroko gain gora du. Partaideek Elorrioko plazatik abiatuko dira eta Memaia (679 metro), Atxaurrutxagane  (979) eta Udalaitz (1.117) mendi tontor gaina gainditu beharko dituzte lehenik. Ondoren, Kanpanzar, Intxorta (737), Erdella (683), San Lorentzo, Berriozabaleta eta San Agustin Etxebarria zeharkatuko dituzte, berriro Herriko plazara heldu aurretik.

Ibilbide hau 16 urtetik gorako mendizaleentzat prestatuta badago ere, bide hori adin horren azpiko gazteek egin ahal izango dute nagusi batek lagunduta.

Ibilbide laburra ere Herriko plazatik abiatuko da eta ondoren Aldape, Erdella eta San Lorentzo zeharkatuko ditu. Partaideak Berriozabaletara gerturatuko dira ondoren eta amaiera Herriko plazan izango dute.

Erdellak antolatutako ekimen hau ez da lehiakorra, “oinez ibiltzeko da eta ez lasterketa egiteko” antolatzaileen arabera. Hala ere, kontroletako zigiluak dituzten partaideei diploma bana emango zaie.

Ibilbidean kokatuko diren kontrol postuez gain, anoa lekuak eta osasun-postuak jarriko dira eta biraren amaieran dutxak erabiltzeko aukera egongo da.

XXIII. Biran parte hartzea doakoa bada ere bertaratzen diren mendizale guztiek izena eman behar dute. Izen-ematea irteera puntuan egin daiteke, goizeko 6:30etatik 7:30etara bira luzea egitea nahi dutenek, eta 8:30etatik aurrera ibilbide laburra egitea nahi dutenek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados