Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Yolanda Arrietaren hitzaldiarekin hasiko da gaur 2020ko Hitzez eta Ahotsez literatura ekimena

DurangoHitzezEtaAHotsez2020-Maitasuna‘Maitasuna’ izango da hizpide zazpigarren Hitzez eta Ahotsez ekimenean eta, ohikoa denez, maiatzean izango den jendaurreko irakurraldiaz gain solasaldi dialogikoak eta bestelako ekitaldiak eskainiko ditu. Aurten, antzerki emanaldia eta ipuin kontaketa ere prestatu dituzte.

Hitzaldi batekin hasiko dira aurtengo ekimenak eta, edizio honetan, Yolanda Arrieta idazleak emango duen ‘Hamaika letra maitasunari’ solasaldiarekin abiatuko da egitaraua. Estreinako ekitaldia gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Aurten solasaldi dialogiko bakarra egongo da, otsailaren 18an hain zuzen, eta 17:00etatik 19:00etara Udal Euskaltegiaren eraikinean dagoen Berbagunean burutuko da ekitaldia. Saioa bi zatitan banatuko da; lehenengoan, Miren Agur Meaberen ‘Hezurren erretura’ liburuan bildutako bizpahiru narrazio izango dira hizpide, eta bigarrenean, idazleak berak hartuko du parte solasaldian.

‘Rita’ antzezlana

Ekitaldi bi prestatu dituzte apirilerako. Lehenengo saioa apirilaren 2an izango da San Agustin Kultur Gunean eta agertokian azalduko diren Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza antzezleak ‘Rita’ ikuskizuna jarriko dute ikusgai. 24an berriz, Mireia Delgado ipuin kontalariak ekitaldia eskainiko du Bizenta Mogel Bibliotekan.

2020ko Hitzez eta Ahotsez ekimeneko egitaraua maiatzaren 8an Plateruena Kafe Antzokian egingo den jendaurreko irakurraldiarekin amaituko da. Egun horretarako prestatutako egitaraua 14:30ean hasiko da bazkari herrikoiarekin eta 17:00etatik gauerdira arte dozenaka literaturazale erakarriko dituen irakurraldia burutuko da.

Ekimenaren antolatzaileek ‘Maitasuna’ gaia aukeratu badute aurtengorako, aurreko sei edizioetan egile edo bestelako mintzagaiak landu dituzte: ‘Joseba Sarrionandia’ (2014), ‘Itsasoa’ (2015), ‘Durangaldeko idazleak’ (2016), ‘Bidaia’ (2017), ‘Lurra’ (2018) eta ‘Askatasuna’ (2019), hain zuzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados