Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Xeber Uriarteren omenez VI. Mendi Martxa egingo dute Etxanoko jaietan

Xeber Uriarteren omenez VI. Mendi Martxa egingo dute Etxanoko jaietan

Txupinazoarekin hasiko dira gaur arratsaldean Etxanoko jaiak. Prestatutako egitaraua larunbatera arte luzatuko da, eta ez dira faltako txapelketak, herri bazkaria eta erromeriak Joselu Anaiak eta Anje Duhalderen eskutik. Urtero legez, eta Xeber Uriarteren omenezko seigarren Mendi Martxa antolatu dute.

Arratsaldeko 18.00etatik aurrera murgilduko dira jaian Zornotzako auzoan. Ondoren mus eta tortilla txapelketa ospatuko dira. Gaurko giroari amaiera emateko, bertso saioa antolatu dute. Bertan, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariak arituko dira. Gai jartzaile lanetan, ordea, Amaia Aurrekoetxea ibiliko da.

Biharko ekitaldiak goizeko mezarekin hasiko dira. Goizean zehar Zornotzako Otxotea eta esku pilota partiduak giroa alaituko dute. Eguerdian herri bazkaria prestatu dute auzotarrek. Arratsaldeko 17.30ean aitite-amamei omenaldia eskainiko zaie, Etxanoko dantza taldearekin. Joselu Anaiak, berriz, arratsaldeko erromeria girotuko dute. Gauean luntxa eta bideo emanaldia izango dira.

 

Orhi mendian hil zen

Larunbatean jaien azken eguna ospatuko da. Egun horretarako Xeber Uriarteren omenezko VI. Mendi Martxa antolatu dute. Etxanoko auzkidea zen ‘Pasku’, eta duela zazpi urte tximista batek jota hil zen Orhi mendian. Auzokoak eta lagunak urtero antolatzen dute ekitaldia gaztea gogoratzeko. Goizeko 9.30ean irtengo dira ibiltariak, eta bukaeran luntxa egongo da. 

Eguerdirako artzain txakurren erakustaldia egingo da. Arratsalderako, berriz, ‘Plum&Txalapunk’ umeen antzerkia prestatu dute Latirili taldearen eskutik. Briska txapelketa ondoren, parrillada egongo da. Anje Duhaldek eskainiko duen kontzertuarekin, 22.00etatik aurrera, jaiei amaiera emango zaie.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados