Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Xabier Hernandezek irabazi du Santiago Onaindia Ikerketa Beka

AmorebietaSantiagoOnaindiaIkerketaBekaXabier Hernandez Llonak aurkeztutako ‘Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan’ deituriko proiektuak irabazi du XVI. Santiago Onaindia Ikerketa Beka. Irabazleak 12.000 euroko dirulaguntza izango du eta egitasmoa 2021eko udaberrirako eginda  izan behar du.

Irabazleak aurkeztutako proiektuaren bokazioa literaturaren didaktikan diharduten eragile desberdinen artean adostutako bidea zedarritzea litzateke, etorkizunean literaturak  gaztearen garapen emozional-afektibo zein kognitiboan modu positiboan eragiteko.

XVI. edizio honetan bost proiektu aurkeztu dira. Lan hauek epaimahai batek aztertu ditu, hain zuzen ere Ametx erakunde autonomoko presidenteak eta euskal literaturaren alorreko hiru adituk.

XV. edizioko liburua

Bekaren helburua euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzea da, eta bidez batez, Santiago Onaindia euskal idazleari omenaldi bat egitea. Ekimena Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez urte birik behin gauzatzen da eta bekak Labayru Institutuaren laguntza jasotzen du.

Gaur egindako ekitaldian bekaren XV. edizioko irabazleak izan ziren Lourdes Otaegi eta Garazi Otsagabiaren liburua aurkeztu da. ‘Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan” izenburuarekin aurkeztutako liburua Labayru Fundazioak argitaratu du. “Egileek lan honetan arreta berezia eman diote Saizarbitoriaren eleberrietan pertsonaia maskulino eta femeninoen arteko harremanetan iradokitzen diren mezuen zentzuari”, Amorebieta-Etxanoko arduradunek adierazi dutenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados