Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Xabier Amurizak jantziko dio txapela zapatuan 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari

Aurtengo zortzi finalistak Xabier Amurizarekin batera Bibao Arenan gaur egindako arkezpen ekitaldian.
Aurtengo zortzi finalistak Xabier Amurizarekin batera, Bilbao Arenan gaur egindako aurkezpen ekitaldian.

Xabier Amuriza bertsolari eta ikertzaile berriztarrak jarriko dio irabazlearen txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako edizio honen finala datorren zapatuan jokatuko da Bilboko Bilbao Arenan, arratsaldeko 17.00etan hasita, eta bertan zortzi bertsolari lehiatuko dira, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea tarteko.

Xabier Amuriza bertso munduko erreferente handia da, “bai bertsolari moduan, txapeldun ere izan delako, baita bestelako jardunetan egindako beharrean ere”, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen esanetan.

1980 eta 1982an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak irabazteaz ez ezik “bertsolaritzari iraultza ekarri zion” eta “aro berria ekarri zuen”. Berriztarra bertsogintzaren ikertzailea ere izan da eta “dudarik gabe, bertsolaritza modernoak eduki duen figura nabarmenetakoa” dela aitortu dute antolatzaileek.

Amurizak maiatzaren 3an eman zion amaiera 51 urtez burututako plaza bertsolaritzari, 75 urte bete zituen egunean hain zuzen. Hala ere, ez da erretiratu bestelako lanetatik eta DURANGON.COM-eri egindako adierazpenetan azaldu zion bezala, bere zeregina “literaturari eta bertsogintzari lotutako idazketari” uztartuta egongo da.

Miren Amuriza eta Beñat Ugartexea

Zortzi bertsolari lehiatuko dira zapatuko finalean, 2014ko txapelduna den Fredi Paiaren tokia hartzeko helburuarekin. Agertokira igoko diren zortzi bertsolarietako bat Miren Amuriza izango da, Xabierren alaba alegia. Eskualdeko beste ordezkaria berriz, Mallabian jaio eta Zornotzan bizi den Beñat Ugartetxea izango da.

Miren Amuriza hirugarren sailkatu zen Larrabetzun jokatutako hirugarren eta azken finalaurrekoan eta bertan lortutako puntuekin eskuratu zuen finalean egoteko txartela. Ugartetxeak berriz, Basauriko saioan gailendu zen eta zuzenean lortu zuen finalerako txartela. Biak lehenagoko finaletan egondakoak dira.

Eskualdeko bi bertsolariekin batera Larrabetzuko eta Markina-Xemeingo saioak irabazi zituzten Etxahun Lekue eta Jone Uria izango dira. Beste lau finalistak berriz, finalaurrekoetan puntu gehien metatu zituzten Ibon Aguriagojeaskoa, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal izango dira. Lekue, Uria, Enbeita eta Galletebeitia 2014ko finalean ere egon ziren.

Bilbao Arenako finalak bi atal izango ditu. Lehenengo atalean zortzi bertsolariek lehiatuko dira eta puntu gehien metatzen dituzten biek buruz burukoari ekingo diote. Atal biak batuta puntuaziorik altuena lortzen duen bertsolariari jantziko dio txapela Xabier Amurizak.

Zapatuko finalean Amaia Ugalde eta Maite Berriozabal ariko dira gai-jartzaile beharretan. Epaileak berriz, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi izango dira eta idazkari lanetan Itxaro Juaristi eta Itziar Basterretxea arituko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados