Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

William Douglass, Euskal kulturaren enbaxadorea Estatu Batuetan

William Douglass, Euskal kulturaren enbaxadorea Estatu Batuetan

William A. Douglass antropologo estatubatuarrak (Reno, 1939) hartuko du gaur Argizaiola saria. Ekitaldia San Agustin Kultur Gunean ospatuko da, 20.30ean. Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskal inmigrazioaren aditurik garrantzitsuenetarikoa da Douglass. Renoko Basque Studies Program-aren sortzailea izan zen, eta hiru hamarkadaz hango zuzendari jardun zuen, 2000. urtean erretiroa hartu zuen arte.

Ikerlari gisa aritu da bereziki, eta AEBetan euskal kulturaren aditu nagusitzat jotzeaz gain, bestelako arloak ere ikertu ditu: identitatearen mantentzearen auzia, edota nazioarteko hainbat kulturen historia eta migrazio mugimenduak, batez ere Euskal Herrian, Italian eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Nerea Mujikak, Gerediaga Elkarteko presidenteak, “ikerlari nekaezina” bezala aurkeztu zuen. “Euskal kulturaren  enbaxadore bihurtu da Estatu Batuetan”, azpimarratu zuen Mujikak.

20 liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta 100 artikulu inguru. Death in Murelaga (1969), Amerikanuak, Basques in the New World (1979, Jon Bilbaorekin elkarlanean), Etxalar and Murelaga: opportunity and rural depopulation in two Spanish Basque Village (1977), Beltran: Basque Sheepmann of the American West (1979), Azucar amargo. Vida y fortuna de los cortadores de caña italianos y vascos en la Australia tropical (1966), Terror and Taboo. The Follies, Fables and Faces of Terrorism (1966, Joseba Zulaikarekin elkarlanean), Global Vasconia: Essays on the Basque Diaspora (2007), Basque Culture: Anthropological Perspectives (2007) edota Terrorista nire baitan (2011).

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados