Friso
Friso
San Valentín de Berriotxoa celebra su día
Friso

Webgune berria egin dute Amankomunazgoak eta udalek Euskaraldia ekimena sustatzeko

AmankomunazgoaEuskaraldiaWebguneaDurangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta eskualdeko udalek Durangaldeko euskaldunen komunitate digitala izango den webgunea sortu dute, ‘Euskaraldia, 11 egun euskeraz’ ekimenaren baitan. Aste batzuk direla bideoa aurkeztu ondoren, orain hedabide berria martxan jarri dute.

Webgune hau Durangaldeko herritar guztien esku geratuko da hemendik aurrera, “ekimena sustatzeko bitarteko gisa”, Amankomunazgotik adierazi dutenez. Herritarren izen-emate ofiziala irailean hasiko da eta webgune honetan aukera dago bakoitzaren rola hobeto ezagutzeko eta informazioa jasotzeko.

‘Euskaraldia, 11 egun euskeraz’ ekimena berriz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean burutuko da Euskal Herri osoan eta parte hartzeko bi baldintza baino ez dira bete behar: euskaraz hitz egitea edo ulertzeko gai izatea eta 16 urtetik gorakoa izatea.

Ekimen horrekin bat eginez, Durangaldeko herriak elkarlanean bildu dira Euskaraldia egitasmora, eskualdeko euskaltzaleek “euskara ahalik eta gehien erabili” dezaten. Izan ere, egitasmo honek hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, euskara gehiago praktikatuz eta euskarazko komunikazioa bermatuz.

Webgune berrira sartzeko, http://euskaraldia.durangaldea.eus/ loturaren bidez egin daiteke zuzenean edo ‘Zarea’, Durangaldeko euskararen sarearen bidez, non Euskaraldiko informazio gehiago ere eskaintzen duen.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar