Urte amaiera arte ekimenak egongo dira Plateruenan eta ondoren hausnarketa prozesu bat irekiko da

Plateruena Kafe Antzokia Kooperatiba Elkartea desegin eta eraikinaren kudeaketa 2020ko amaieran utziko duela adierazi ondoren, Durangoko Udalak “urte bukaerara arte ekimenak egongo direla” baieztatu du.

Aurtengo ekitaldiak amaitu ondoren “hausnarketa prozesu bat” irekitzeko asmoa aurreratu dute Udal ordezkariek eta lanketa hori “durangarrekin eta eragile ezberdinekin” burutuko dela adierazi dute. Helburu nagusia, izan ere, “etorkizunean Plateruenaz gozatzen” jarraitzea delako.

Berregindako hiltegi zaharra “bi hamarkadez Durango euskalduntzeko eta kulturgintzan suspertzeko” elkarlekua izan dela gogoratu ondoren, aurrerantzean ere “lan horretan bidelagun izango garela zalantzarik ez dugu”, azpimarratu dute kaleratutako oharraren bidez.

Udalak idatzitako testu osoa

Durangoko Udalak balioan jarri nahi du Plateruena Kafe Antzokiak herrian eta haratago utzitako ondarea

Plateruena Kafe Antzokia Kooperatiba Elkartea desegingo denaren albistearen aurrean, Durangoko Udalak balioan jarri nahi du hark Durangon eta Euskal Herri osoan utzi duen ondare ezabaezina.

Bi hamarkadez Durango euskalduntzeko eta kulturgintzan suspertzeko lana egin duen elkarlekua izan da Plateruena Kafe Antzokia. Aurrerantzean, beste bide batzuetatik bada ere, lan horretan bidelagun izango garela zalantzarik ez dugu. Garai hauek bereziki zailak dira kulturgintzarako eta ostalaritzarako, eta Durango euskalduntzeko lana beti izan da zaila, beraz urte luzeetan eginiko lana eskertu nahi dugu Udaletik.

Plateruena Kafe Antzokia Kooperatiba Elkarteak bere etorkizunaren berri eman zigun momentutik gure elkarlanerako prestutasun osoa erakutsi diogu, eta hala aritu gara momentu honetara arte ere.

Urte bukaerara arte ekimenak egongo diren arren, Durangoko Udalak hausnarketa prozesu bat irekiko du durangarrekin eta eragile ezberdinekin batera, etorkizunean Plateruenaz gozatzen jarraitu ahal izateko.

Eskerrik asko, Durango euskalduntzeko egindako lan guztiagatik.

Eskerrik asko, Durangon eta Euskal Herri guztian kulturgintza suspertzeko egindako lan guztiagatik.

Eskerrik asko, bi hamarkadetan durangar guztion topaleku izateagatik.

Bidean ikusiko dugu elkar.

Durangoko Udala

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

25 Comentarios

  1. Avatar
    Ironías incluídas
    2
    1

    Todo el mundo opinando sobre el cierre y una sola propuesta leo.
    1. Un parque.
    Añado varias sugerencias con éxito garantizado:
    . Un cabaret (ambiente dentro y fuera)
    Dentro, las cabareteras y fuera las feministas con pancartas y protestando.
    .El garito de Rick y ofrecer gratis los capítulos de «Patria». Llenazo garantizado y el gobierno de Vichy controlando por si acaso.
    .El gaztetxe.
    .Un Ateneo Libertario.
    .Un centro cívico-social.
    .Un museo de cera con alguna momia conocida de la zona.
    .Otro centro de salud.
    .Una atracción de Disneyworld (o dos).

    Deja una Respuesta
  2. Avatar
    Pagoa
    1
    0

    A lo largo de estos años algún socio he conocido y no muy contento por cierto. La idea fue brillante, montar algo para impulsar el euskera y la cultura vasca, quien iba a decir que no? Pues eso nadie, y según tengo entendido algunos ya sabien o creían que con eso estaba todo hecho, por que quien les iba a decir que no en el momento de pedir, es por el euskera y su cultura. Y acertaron. Quien ha gestionado esas subvenciones o facilidades, pues por lo que me han dado a entender, gente(de aparte de poco preparada para la gestión) que vieron un filón trabajando poco y hablando mucaho. El euskera y su cultura daba dinero y mucho. Por lo que me comentaban prepara el programa tampoco era algo que fuera muy costoso en trabajo digo, era algo así como llamar preguntar y si estas no salian pues rellenar con colegas y vender el programa como algo que nos ha costado mucho reunir, vamos que estos que conozco me daban a entender que hasta yo lo podría hacer. Ahora, sin los comentarios de mis conocidos no hay que ser muy lumbreras para ver qué plateruena desde que se formó siempre a ido en línea descendente. Una pena, a mí me jode mucho que se cierre, pero no por el euskera y la cultura, si no por que podría haber sido una muy buena sala de conciertos, teatros y más cosa. Un punto de reunión y disfrute para jóvenes y mayores y encima mezclados. También digo que la información que tengo, no la he podido contrastar con las otras partes, solo tengo la de una parte. Por eso me gustaría que halguien que conozca bien las dos partes aclare lo que ha pasado ahí pero con verdades. Todo esto que quede claro que no lo digo para señalar a nadie, si no para saber de verdad de lo que ha pasado. Ojalá se anuncie su pronta apertura. Pena bat.

    Deja una Respuesta
    1. Avatar
      Como todo
      1
      0

      Lo que describes, parece la gestión del ayuntamiento

      Deja una Respuesta
  3. Avatar
    Parque ya
    10
    3

    Mejor que lo deriven, y pongan un parque, es un lugar con malas vibraciones, será por tanto sacrificios de animales que se realizaron durante años el el lugar

    Deja una Respuesta
  4. Avatar
    Gezurrik ez
    4
    0

    Aberastu ez, jakina! Txarto gobernatu dozuela besterik ez dogu esan. Eta zuloaren zati handi bat durangar guztiok ordaindu dogula. Hori argi eta garbi. Ia azkeneko urteetan zenbat diru jaso dozuen dirulaguntzen bidez, hitzarmenen bidez eta bestelako trikimailuen bidez. Esan dana.

    Deja una Respuesta
  5. Avatar
    Txomin
    1
    3

    Eskerrik asko plateruena eta berori hainbeste urtetan posible egin duzuen langile , bazkide eta era guztietako laguntzaileei. Eskerrik asko durangarroi sekula izan ez gendun plaza bat eman zenigutelako. Eskerrik asko hainbeste kontzertu , eta ekitaldi gogoangarri gozaraztea posible egin diguzuelako. Gauza batzuren balioa berauek galtzean nabarmentzen da soilik. Plazerra izan da. Ez adiorik. Gero arte baizik.

    Deja una Respuesta
  6. Avatar
    CorleonerenMafia
    9
    3

    Gaur beste medio batean kaleratu dute itxiera horren gaineko publireportajea. Ez dago autokritikarik. Eta 100.000 euro pasatxoko zuloa. Langileak ondo geratuko omen dira. Dena ondo adostuta omen dago. Mafia. Inork ez die kontra egin behar horko horiei inoiz?

    Deja una Respuesta
  7. Avatar
    Osababig
    13
    2

    Betikoak agertzen dira negarrez eta eurak dira dana pikutara eraman dabiena. Lotsagarria da urteetan euki daben jarrera baña ezer ezin jake esan betikoak diralako Euskal Herriko salbatzaile, euskal kulturaren sustatzaille eta borreroak. Herritarrak pikutara bidali eta danagaz geratzen dira 4 «bolondres», ez da askorik geratzen baña, eskerrik asko. Ea hausnarketa egiazkoa dan eta batzuren aurpegi gogorra agerian jartzen dan.

    Deja una Respuesta
    1. Avatar
      Hodei
      6
      2

      gure akatsa, utzi gure dirua eta gure borondate ona euren esku … akatsa eurena, baina kaltea guretzat

      Deja una Respuesta
    2. Avatar
      EGIARI ZOR
      3
      6

      Ez dakit osababig, eta corloeneren mafia pertsona berdina zareten baina.ez zarete hurrun ibiliko. Ezjakintasuna , bidaiatuz, irakurriz, ikasiz…sendatzen da. Inuzentekeria eta fede txarra beste kontu bat dira. Oraindik ez dute sendabiderik lortu.Plateruenak bere bazkideen ekarpen eta jardunarekin ordaindutako, Ia miloi eta erdi kostatako eraikin bat uzten dio Durangoko Herriari. Guzti hori hainbeste urtetan , langileen eta bolondresen lan eskergari esker ehundaka kultur ekitaldi eskaini eta gero. Artaburua behar du , ibilbide honetan norbaitek negozioa edo praktika mafiosoak antzemateko. Kulturarekin , eta Euskal kulturarekin aberastu litekkena uste duenak, agerian uzten du mundu horrekiko bere ezagutza. Trolleatzea nahi badozue…trolleriara

      Deja una Respuesta
      1. Avatar
        Osababig
        1
        1

        Arrazoi dozu, inuzentekeria eta fede txar pillue euki dabebatzuk eta badakigu nortzuk diren. Ez dot «corleoneren mafia» izenpean ziñatzen dabena esagutzen, ez dut behar.
        Eta arrazoi guztia dekozu plateruena faltan botako dogula, ASKO, kulturalki kriston lekue izen da Durangon eta Durangaldean. Eskerrak emon behar jakiez bertako langilleei eta bertan egon diran bolondresei egin dabien lan guztiagatik. Eta artaburua izan behar da, benetan, gauzak urte askotan ondo egin ez direla ikusteko eta zoritxarrez hau heltzeko egon dala ikusteko. Bakoitzak azaldu beharko dau egindakoa, ni ez naiz inoren borrero. Egiak danak esan behar dira.

        Deja una Respuesta
  8. Avatar
    Udalak ez du zerikusirik..
    7
    2

    Galdetu beharko genioke baita Udalari zerikusia duen gai honetan… edo hori ere, bere osotasunean, besteen errua da?

    Deja una Respuesta
  9. Avatar
    Aupa aupa
    9
    2

    ¿quienes van a mantener abierto el kafe antzokia hasta finales de año o más? Yo pensaba que la propia cooperativa… madre mía, vaya lío. A ver si lo aclaráis, que cada vez está más espeso el chocolate

    Deja una Respuesta
    1. Avatar
      Hodei
      9
      2

      Una entidad cultural paralela, creada y gestionada desde el principio por la directiva del Antzoki que se han quedado 4 amigos.

      Deja una Respuesta
      1. Avatar
        Hodeiri
        7
        2

        Ze gogorra. Fontanerias. Usain eskasa

        Deja una Respuesta
  10. Avatar
    Richter
    10
    1

    Goraipamen eta alabantzak bakarrik ikusten ditut nonnahi Plateruena projektuari. Horrelako ekimen garrantzitsu bat zakarrontzira bota dutenen erantzunkizuna argitzea ondo legoke, ezta? Edo behintzat autokritika pixka bat.

    Deja una Respuesta
    1. Avatar
      amildegia
      6
      1

      Errudunak daude? A, nik pentsatzen nuen krisiak izan direla errudun, edo Udala, edo bazkide egin ez direnak, edo …. kanpoko faktoreak, alegiya

      Deja una Respuesta
  11. Avatar
    Erik
    3
    3

    Urte baltza kultur eskaintzetarako.
    Sasi guztien gainetik, Altza porru fandango
    Ta laino guztien azpitik, sorgiñak durangon
    Esker mila Plateruenakoei
    Euskerie da geure territorio libre bakarra.
    Aria eten ez dadila!

    Aldaketa geldi ezina da (batzutan tamalez)

    Deja una Respuesta
  12. Avatar
    Ana Fernández
    5
    12

    Hor daukazue bozkatu duzuena.

    Deja una Respuesta
    1. Avatar
      Aupa Durango
      8
      2

      Con la gestión que se realizó la directiva, descapitalizando la cooperativa, su viabilidad no era factible. No dejaron otra opción, pero si ese es todo el argumento que se puede usar, no hay nada más que decir…

      Deja una Respuesta
  13. Avatar
    Aupa Durango
    18
    8

    Dejan a los vecinos sin voz en Plateruena, desmantelando la cooperativa que montamos con toda nuestra buena voluntad y dinero, dejándola sin un duro y con deudas, para pasar a todo el valor a los que lo van a mantener abierto hasta fin de año, y seguro que por mas tiempo. Una fea jugada, hablada y consensuada con el Ayuntamiento… esto es reírse de los vecinos de Durango para que 4 se queden con tanto esfuerzo…

    Deja una Respuesta
    1. Avatar
      Plateruzale
      2
      13

      El proyecto de plateruena no lo montaron los vecinos de Durango, sino casi un millar de personas que la impulsamos con nuestro dinero y trabajo voluntario. Me arriesgo a decir que tu»aupa Durango» no pusiste ningun euro, no trabajaste ni ayudaste ni un segundo,…y criticaste gratuitamente un proyecto, popular , honrado, y tremendamente generoso para con Durangaldea , la cultura vasca, y la cultura general. Con lo que a decir tonterias..a la tonteria.

      Deja una Respuesta
      1. Avatar
        Aimar
        14
        1

        El fracaso proyecto de vivir de las subvenciones

        Deja una Respuesta
        1. Avatar
          Il padrino
          7
          1

          Ellos inventan un
          Proyecto y la administración se ve obligada a subvencionarlo. ¿de qué? Hacen una gestión pésima y el muerto a todos. Ellos nunca tienen la culpa de nada. Como los bancos. De rositas. Si gmfuesen a la cárcel todos los que gestionan mal no hubiese ocurrido nada de esto. Y no sois los únicos que estáis a favor del euskera y de la cultura vasca.por favor. No es vuestro patrimonio. Mucho gerente y listo aparece en la foto de otro medio, siempre ostentando cargos fantasmas . Mucha cara

          Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar