Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ugarte eta Gordon, Tornosolo Kopako txapeldunak

Ugarte eta Gordon, Tornosolo Kopako txapeldunak

Inhar Ugarte lehen mailan eta Iker Gordon promesa mailan lortu zituzten atzo Abadiñon lehiatutako Tornosolo kopako txapelak. Pilotari biak Sopelako Kurene elkartekoak dira eta Ugartek Ander Antxia abadiñarra menderatu bazuen Gordonek Joseba Bilbaori irabazi zion.

Gogoratzeko pilota jaialdian, azpimarragarria da Inhar Ugartek Ander Antxiaren kontra jokatutako finalean lortutako garaipena (32-40). Algortakoak pilota teilatuan ondo jarri, tantoak bikain bukatu eta sakearekin egindako 13 tantoetan oinarritu zuen garaipena. Antxia jokoa aldrebesten saiatu zen, erritmo bizia jarri eta ito arazten hasieran, indarrez apurtzen gero, baina ezinean ibili zen.

Ugarteren txapelketa bikaina izan da, kontutan izanda aurkari guztiak bera baino indartsuagoak izan direla. Koadroaren behe aldean hasita, bata bestearen jarraian irabazi ditu partidu guztiak, joko ausarta eta freskoa erakutsiz. Lehenengo partiduan Urruñako Palomés-ek ia kanporatu zuen final zortzirenetan baina partiduari buelta eman eta 35???40 irabazita egin zuen aurrera. Ondoren, Bixintxori 20-40 eta M. Gonzalezi 19-40 irabazi zien.

Iker Gordon sopeloztarrak berriz,  pronostikoak bete eta 40-24 irabazi zion Joseba Bilbaori. Faboritoa nagusi izan zen partidu osoan eta trinketerako dituen dohainak erakutsi zituen. Bilbaok gaia baduela argi utzi zuen eta laster gora egitea baduela sumaraziz. Tornosolo Kopa Munduko Pilota Batzarrak antolatutako ‘Trinkete Tour’ egitasmoaren baitan kokatzen da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados