Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udaltzain bi kontratatu beharrean beste lau lanpostu sortzea eskatzen du Abadiñoko EH Bilduk

AbadiñoRPTAlegazioakAbadiñoko Udala lantzen ari den Lanpostuen Zerrendari (RPT) hainbat aldaketa egitea proposatu du EH Bilduk. Lanketa horretan aurreikusten diren bi udaltzain lanpostu sortu beharrean beste lau plaza betetzea eskatzen dute, ingurugiro, gazteria eta kirol arloetarako teknikari bana eta diruzaina, hain zuzen.

Lanpostuen Zerrendari egindako alegazioekin “Udalaren ahalmen ekonomikoa” izan dute kontuan eta abiapuntu horri helduta lau lanpostu berri sortzea proposatutako dute.

Ingurugiro arloko teknikariak bulego teknikoa indartuko luke, “arkitekto bat jubilatu berri delako”. Gainera, “EH Bilduren eskariz, udalbatzak aldaketa klimatikoari aurre egiteko Plan bat egiteko konpromisoa hartuta du, eta ingurugiroa arlo estrategikoa da”.

Gazteria eta kirola

Gazteria sailerako eskatzen duten teknikariak “gizarte zerbitzuak indartuko” lituzke. Izan ere,  “gaur egun berdintasun teknikariak gazteria saila ere kudeatzen du, eta hortaz, lanpostu berri horren sorrerarekin, berdintasun alorrean dedikazio esklusiboa izango luke, bi sailak indartuz”.

Kirol arlorako eskatutako teknikariak “Astolako igerilekuaren kudeaketa zuzenagoa” ahalbidetzeaz gain, “Abadiñoko gune desberdinetan kokatuta ditugun azpiegitura guztiak eraginkortasunez” kudeatzeko aukera emango luke.

Diruzaina berriz,  beharrezkoa izateaz gain, Abadiño bezalako herrietarako legeak hala eskatzen duen lanpostua da.

Udaltzainen lan-poltsa

Lantzen ari diren Lanpostuen Zerrendatik aurreikusitako bi udaltzain plazak ez sortzea eskatzen du EH Bilduk, nahiz eta arlo horretan “gabeziak daudela” aitortu, bajak eta oporraldiak ordezkatzeko orduan.

Udaltzainak kontratatzea “plantila gaindimentsionatzea” ekarriko luke eta horren ondorioz, Abadiñoko Udala Estatuko legediaren kontra jarriko zen. Gaur egun “Udaletxeko pertsonalerako erabiltzen den diru kopuruari mugak” jartzen dizkio eta, hortaz, “udaletxeko beste hainbat sailetan beharrezkoak diren teknikariak kontratatzea oztopatuko duelako”.

Udaltzainen oporraldi eta bajei aurre egiteko interinoen lan-poltsen erabilera proposatzen du EH Bilduk, berriki irtendako legediak ala ahalbidetzen duelako. Lanpostu berriak sortu beharrean lan-poltsak “lehenbailehen martxan jarri, ordezkapenak bete, eta udaltzainen kudeaketa eraginkorragoa egitea proposatzen dugu”.

Egindako proposamenarekin “Udaletxeak eraginkortasunean irabazi” egingo duela esateaz gain, “herritarrei zerbitzu hobe bat” emango zaiela uste du koalizio soberanistak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados