Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udaletxeko gune publikoetan wifi zerbitzua ezarri da

Amorebieta-Etxanoko Udalak WIFI zerbitzua ezarri du udaletxeko gune  publikoetan. Sistema honek Interneterako doako sarbidea eskaintzen du, hau da, kablerik gabea. Osoko bilkuren aretoan, eraikineko sarreran eta harerran, Etxano aretoan eta talde politikoen bulegoetan jarri da.

Gune hauetan ezezik, zenbait hobekuntza ere egin zaizkio Zelaieta Zentroko wifi zerbitzuari, hau da, liburutegiko seinalea areagotu eta beheko solairura zabaldu da, eta Gazte Txokoan ere ezarri da.

Udalak aurreikusita dauka luze gabe Nafarroa Zentroan ere doako zerbitzu berbera eskaintzea, eta udaberrirako udalerriko gune publikoetan, Herriko plazan, Zelaieta parkean eta Nafarroa parkean hain zuzen.

Udal arduradunek adierazi dutenez, ondoren probak egingo dira, lokailuren bat eta errepikagailuak erabilita, ZornotzaWifi seinalea Amorebietako hirigunetik udalerriko auzoetako plazetara eramateko, hau da Euba, Etxano, Boroa, San Migel, besteak beste. Zerbitzu berri honen inguruko galderak eta iradokizunak udal webguneko ‘Idatzi udalari’ atal bidez egin ahal izango dira.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

6 Comentarios

  1. anacleto

    NO AL WIFI. Sí a internet por cable!

    Deja una Respuesta
  2. Noski

    Laikarekin bat nator. Zuhurtziaz jokatu. Ikerketak egiten jarraitu. Eta bitartean, begira ze konponbide erraza: jarri kablea jarri daitekeen moduan. Europako liburutegietan bakoitzak bere kablea eramaten du eta horrela konektatzen dira internetera liburutegietan. Momentuz, nik ere, WIFIRIK EZ!

    Deja una Respuesta
  3. Laika

    Estremistarentzako.
    Ingurumenarekiko eta osasunarekiko kontzientzia edukitzeak ez du esan nahi mendiko txabola batean bizi behar garenik. Teknologia berri honek eta gure umeak babesteko asmoarekin zuhurtziaz jokatu beharko genuke, batez ere adituak ados jartzen ez direnean.
    Zu bezalako jendeak zuri edo baltz ikusten ditu gauzak… beldurra ematen didazue.

    Deja una Respuesta
  4. Batek-daki rentzako

    Korronte alternoko argi indarrik ere ez!!!
    Badakizu 50 bider aldatzen dela korronte elektrikoa +230tik -230ra, horrek ere uhin elektromagnetikoak emititzen ditu.
    Telebistarik eta irratirik ere ez!!
    Eta telefono mugikorrak sutara!!
    Joan gaitezen guztiok adarra eta txalaparta erabiltzen komunikatzeko

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados