Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udaletxe berria ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak uztailaren 14ra arte

Amorebieta-Etxanoko Udalak bisita gidatuak antolatu ditu udaletxe berria ezagutarazteko. Bisitak uztailaren 14ra arte egin ahal izango dira eta horretarako izena eman behar da. Eraikin berria mugikortasun zailtasunak duten pertsonei egokitu da eta birmoldaketa lanak aurrera eramateko ingurumen irizpideak kontuan izan dira.

Berriztatze lanak udalerriko bizilagunei ezagutzera emateko helburuarekin, udaletxe berriaren ateak ireki dizkie Udalak herritarrei. Eraikin berria irisgarria da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat eta ingurumen-irizpideak erabilita diseinatu da. Horretarako aurreko eraikinaren materiala, isolamendu termikoa eta geotermiaren aprobetxamendua erabili da, besteak beste. Jorge Mallagaray arkitekto durangarrak diseinatu dituen udal instalazioek, gainera, udalak eskaintzen dituen zerbitzu publiko guztiak biltzeko adinako espazioa daukate.

Lehenengoko Udaletxea Urgozo iturritik gertu kokaturik zegoen. Gerra Zibilean erre egin zen Zornotzako alde zaharrarekin batera. 1940 hamarkadan Emiliano Amannek, 2009 arte erabilia izan den eraikineko obra proiektatu zuen.

 

Arratsaldez eta ordubete

Mugikortasun zailtasunak duten pertsonei egokitu beharra zegoenez eta eskainitako zerbitzu publikoen hazkundea zela eta, espazio handiagoa eduki behar zenez, birmoldaketa integrala egitea erabaki zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Beraz, uztailaren 14ra bitartean bisita gidatua egin ahalko dute bizilagunek, astelehenetik larunbatera bitartean. Bisita orduak arratsaldez dira, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan, ordubeteko iraupena daukate eta interesa dutenek, 94 630 06 50 telefono zenbakira dei dezakete edo Zelaietako sarreran izena eman.

 

DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados