Friso
Friso
Friso
Friso

Udalerrian euskararekiko atxikipena, gaitasuna eta erabilera areagotzeko konpromisoa

Elorrioko Udalak aho batez onetsi du abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguneko erakunde-adierazpena. Hala, Udalak urteko 365 egunetan euskara erabili eta sustatzearen aldeko konpromisoa sendotzen du.

Gainera, erakundeadierazpenean jasota dauden konpromisoekin bat egiteaz gain, Elorrion euskararekiko atxikipena, gaitasuna eta erabilera areagotzeko konpromisoa ere hartzen du.

Egun berezi honetarako, Udalak zenbait jarduera antolatu ditu herritar guztiei zuzenduta. Era berean, goizean zehar, ikastetxe bakoitzak egitarau propioa prestatu du egun berezi hau ospatzeko. Ildo horri eutsiz, tailer, ginkana, musika eta antzezlanaren bidez Elorrioko herritarrek olgeta-jardunaldiaz gozatu ahal izango dute euskaraz.

Programazioa*

  • 16:45: 4 eta 16 urte arteko gazteentzako ginkana eta tailerrak Herriko Plazan.
  • 19:00: “Fanfarrixo” taldeak musikaz beteko ditu Elorrioko kaleak.
  • 20:00: Axut antzerki-taldea Arriola Antzokiko eszenatokira igoko da “Amua” deitutako lana publikoari eskaintzeko.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Egia da, euskaltzale eta ekintzaile askoren ahaleginak ez direla alferrikakoak izan eta euskara orain dela 50 urte baino hobeto dagoela, halere, oraindik ere, bide luzea gelditzen da egiteko.

Egia da ere, azken urteotan lortu dugula Euskal Herriko lurralde guztietan aurrera urrats esanguratsuak eman ditugula.

Egun, inoiz ez bezala, euskaldunok berariazko erakundeak dauzkagu; alde batetik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta bestetik, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; eta azkenik Nafarroa Garaian ere. Halere ez dugu hizkuntza politika bateraturik.

Zoritxarrez, egia da ere azken urtean atzerapausoak eman direla hizkuntzaren normalizazioaren bidean; pandemiak agerian utzi du euskararen erabilerarako eta transmisiorako gaur gaurkoz aurkitu ditugun eragozpenak, esaterako: IKTren bidezko erabileran agertutako hutsuneak, hezkuntza sistemak ez duelako bermatzen ikasleak sistematikoki euskaldun oso gisara atera izatea; edota kale erabilerak ez duelako gorantz egiten nahiz eta gero eta euskaldunen kopuruak gora egin.

Honi ezinbestean erantsi behar diogu epaitegietatik ateratako sententzia erasokorrak hizkuntza profilei eta OPEei lotuta, edota Nafarroako gobernuak egin moduan oposizio faseetan euskara balorazio baremazioetatik kanpo uzterakoan.

Gaurko egunean, euskal hiztunek ez dituzte dagozkien hizkuntza eskubideak bermatuta eta gaur gaurkoz Euskal Herrian euskaraz bizitzeko zailtasun handiak dituzte. Horregatik, egoeraren larriaz jabetuta, eta Euskal Herriko hiztun orok bere hizkuntza eskubideak bermatuak izan ditzan, tokiko erakundeetatik hasi eta ezein eremu pribatura arte, urrats sendoak eman beharrean gaude, gure kasuan Elorrioko Udaletik.

Hizkuntza gutxitu baten normalizazio-prozesuaz ari garenean bi elementu hartzen ditugu kontuan: batetik, hizkuntza hori normalizatzeko pertsonek hizkuntza gutxitua ezagutu behar dutela; eta bestetik, pertsona horiek hizkuntza erabili ahal izateko espazioak behar dituztela. Biak ala biak dira beharrezkoak, baldin eta euskara normalizatuko bada.

Horregatik diogu lurgune euskaldunek edo arnasgune geografikoek berebiziko garrantzia dutela euskararen normalizazioprozesuan. Euskaldun kopuru handia duten herriak eta auzoak dira, oztopoak oztopo, nolabait euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi direnak.

Dena den, urrats berriak eman behar dira lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko. Izan ere, hein handi batean, eremu horiek sendotzean eta zabaltzean jokatzen dugu normalizazio-prozesu orokorraren arrakasta, Elorrion ere.

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dugu, eta adierazpenetatik harago, gure eremuan konpromiso zehatzak hartzea dagokigu.

Hori horrela, Elorrioko Udalak, “Elorrion euskararen aldeko atxikimendua, gaitasuna eta erabilera gehitzeko” asmoz, honako konpromisoak hartzen dituela adierazten du 2021eko Euskararen Nazioarteko Egunean:

  • Euskararen aktibazioan eragingo duten aliatuak bilatzea eta saretzea lehentasunezko eremuetan
  • Euskara ahal bezain beste erabiltzen ez dituzten herritarrak euskarara erakartzeko estrategia berriak diseinatzea.
  • Euskara ez dakiten herritarrei euskarara hurbiltzeko baliabideak eskaintzea, dirulaguntzak eta abar.
  • Komunikazioa eta harremanak elikatzea, euskaraz sortu eta eskaintzen dena ikusgarri eta erakargarri egiteko.
  • Herritarren eta udalaren artean elkarlanerako gune berriak irekitzea eta parte hartzea bultzatzea.
  • Euskararen aldeko jarrera handitzea hizkuntza praktika berriak sortuta.
  • Euskararen aldeko babes sozial handia lortzea.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar