Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udalak laguntzak emango ditu Iurretatik kanpo kirola, musika eta euskara ikastaroak egiteagatik

Iurreta ayuntamientoIurretako Udalak herritik kanpo kirola egiteagatik eta musika zein euskera ikastaroetan parte hartzeagatik diru-laguntzak emango dizkie herritarrei.

Guztira 22.000 euroko diru atala jarri da horretarako eta eskariak otsailaren 24a arte egin daitezke Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea, 5). Onuradunak, kasu guztietan, Iurretako udaleko herritarrak izango dira.

Diru-laguntzen atal nagusia, 11.000 eurokoa, 2020. urteko udal kirol instalazioetan norbanakoek kirola egiteko bideratuko da. Musika ikastaroak egiteagatik jarritako laguntza 9.000 eurokoa izango da eta euskara ikastaroak egin dituztenen artean 2.000 euro banatuko dira.

Kirol-instalazioen kasuan, dagoen Udalean erroldatuta daudenek 2020. urtean ordaindu behar izan duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaindu behar dutenaren arteko aldea izango da diruz lagunduko dena. Musikaren kasuan ere, kontserbatorioa dagoen udalerrian erroldatuta daudenek ordaintzen duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaintzen duten tarifaren artean dagoen aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Euskeraren kasuan berriz, 2019-2020 ikasturtean zehar ikastaroak egin zituztenek edukiko dute onuradun izateko aukera eta euskera ikastaroetako matrikulak duen kostuaren %50a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa. Ikastaroak irauten dituen orduen %80ra joan dela ziurtatu beharko da.

Eskabideen eredu ofiziala eta informazio gehiago HAZ-SACen bulegoetan eta www.iurreta.eus web orrian jaso daitezke. Baita 94 620 03 42 telefonoan eta Ibarretxe Kultur Etxean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados