Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udalak ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’ izateko konpromisoa hartzeko gonbitea egin die zornotzarrei

Amorebieta-Etxano-Euskaraldia2018
Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskaraldiari babesa eman dion Adierazpen instituzional onartu du.

Amorebieta-Etxanoko Udal talde guztiek aho batez onartu dute gaur Euskaraldiaren inguruan egindako Adierazpen Instituzionala. Testu horren bidez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den ‘11 egun euskaraz’ ekimenaren baitan ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’ izateko konpromisoa hartzeko gonbitea herritarrei egin zaie.

Onartutako testu horrekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak “babesa eman nahi dio Euskaraldiari eta ariketa sozial hori sustatzeko” adierazpen instituzionala argitaratu du.

Udalak hartutako akordioan azaltzen denez, “azken hamarkadetan erakunde publikoek eta hainbat erakunde pribatuk ahalegin handia egin dute euskararen normalizazioan” eta horren ondorioa da “euskara modernizatu” egin dela eta beharrezko diren tresna guztiak garatu dituela “gizarte moderno batek dituen beharrizanei erantzuteko”.

Adierazpenean aipatzen denez “euskaraz ikasteko ereduak (D eta B ereduak) ondo hedatuta daude, eta gure herria da horren adibide garbia”. Ahalegin horren ondorioz, “euskararen ezagutza inoizkorik handiena dela esan genezake, eta Amorebieta-Etxanon, gaur egun, 34 urtetik beherakoen %83 euskaldunak dira.  Administrazioan eta zerbitzu publikoetan ere euskararen erabilera gorantz doa, nahiz eta oraindik bide luzea daukagun egiteko”.

Egindako aurrerakada nabarmena bada ere, “erronka nagusia erabilera da, eta euskara kalera ateratzea” eta hori sustatu nahi duen Euskaraldia zabaldu da Euskal Herri guztian. Gainera, lehenengoz, “Euskal Herriaren eremuko erakunde publiko guztien” babesa du eta “euskalgintzako eragile guztiek” batu ditu.

“Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko udalak bat egin nahi du ekimen horrekin, eta ahalegina egingo du Euskaraldia sustatzeko. Halaber, Amorebieta-Etxanoko herritarrei, euskaraz ulertzeko gaitasuna baldin badute, dei egiten die Euskaraldian parte hartu dezaten, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’ izateko konpromisoa hartu dezaten”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados