Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udal liburutegiak 6.800 erabiltzaile erregistratuta ditu

Udal liburutegiak 6.800 erabiltzaile erregistratuta ditu

Amorebieta-Etxanoko udal liburutegian 232 erabiltzaileri eman zaie alta aurten, eta gaur egun 6.879 dira, guztira, bertan erregistraturik dauden pertsonak. Bestalde, hilaren lehenengo hamabostaldian itxita egongo da zerbitzua, udal arduradunek gogoratu dutenez, eta datorren 29tik aurrera 10.00etatik 21.00etara zabaldu da berriro ere.

Nabarmen hazi dira liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak, hau da, irakurketa-esparrua, medisteka, umeentzako liburutegia eta ikasketa gela hain zuzen ere. Izan ere, ikasteko beste gela bat ireki da, 30 lagunentzako lekua daukadana, Amorebieta-Etxanoko Udaletik gogoratu dutenez.

Halaber, asko dira liburutegiaren eskutik eta baita liburutegian bertan antolatu diren jarduera arrakastatsuak eta hainbat sektoreri zuzenduak. Alde batetik, umeen liburutegian eta Zelaieta parkean izan diren ipuin-kontalariak. “Zientzia Live”, gazteei zuzendutako jarduera, Elhuyar fundazioaren gidaritzapean, eta Kimikaren Nazioarteko Urtea ospatzeko; eskolei zuzendutako tailerrak eta ipuin-kontalariak izan dituzten bisita gidatuak, eta liburuen eta aldizkarien banaketa erabiltzaileen artean, besteak beste. “Irakurlearen txokoa” irakurketa taldeak biltzen dituen ekimena, astero antolatu da literatura lanak aukeratu eta lantzeko.

 

Azterketa sasoia

Hilaren lehenengo hamabostaldian itxita egon arren, zerbitzua abuztuaren 16an zabalduko da berriro ere, goizeko 9.00etatik 15.00etara, hilaren 27a arte, eta 29tik aurrera, 10.00etatik 21.00etara. Larunbatetan eta jai egunetan, ordea, itxita egongo da.

Irailetik aurrera, berriz, liburutegiaren ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik, 21.00etara, eta larunbatetan 10.00etatik 14.00etara. Azterketa sasoian, iraileko lehenengo asteburuan, larunbatean goizez eta arratsaldez irekiko dira liburutegiaren ikasketa gelak (10:00-14:00 – 16:00-21:00), eta igandean arratsaldez (17:00-20:00) ikasleek ikasteko leku egokia izan dezaten.

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados