Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udal Bibliotekak irakurketaren inguruko hausnarketa eragin nahi du Durangoko ikasleen artean

 

Durangoko Udal Bibliotekak irakurketaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du herriko ikastetxeetako ikasleen artean ‘Tunela: zu eta ni’ deituriko ekimenarekin. Formakuntza proiektu hau, Anthony Brownen ‘Tunela’ album ilustratuan oinarritutako erakusketak eta irakasleei zuzendutako formazio saio batek osatzen dute.

Brownen album ilustratua abiapuntu hartuta, argitalpen horretan sortzen diren irakurketaren inguruko hausnarketak bideratzeko tresnetan formatzea da, gero ikasitakoa ikasleekin aplikatzeko. Formazio saioen arduraduna Oihana Etxegibel izango da eta ikasleekin burutu dituen lanketetan Saroa Bikandik eratutako materiala erabiliko du.

Brownen argitalpenaren bidez ikasleen irakurketa kritikoa landu nahi da eta horretarako testua eta irudiak bateratzen dituen album ilustratua oinarria da. Izan ere, testua eta irudiak bata bestearen osagarriak dira, eta lan literarioari koherentzia eta lotura ematen diote.

Sarritan, irakurketa hizki eta esaldien deskodifikazio prozesu sinple baten modura ulertzen dugu; baina deskodifikazio hori irakurketa prozesuaren parte bat baino ez da. Irakurtzen dugunean, ikur, lengoaia eta testu oso ezberdinei aurre egin behar izaten diegu eta euren aniztasun eta testuinguruan ulertzeko gai izan behar dugu. Gaitasun horrek bihurtuko du gure irakurketa, irakurketa kritiko.

19 koadro

19 koadroz osatutako erakusketa Durangoko eta Ermuko Udal Bibliotekak sortu dute elkarlanean eta bilduma horretan ‘Tunela’ albumean argitaratutako ilustrazioak agertzen dira. Irudiek genero rolak, anai-arreben arteko desberdintasunak, beldurrak gainditzea, afektua edo konfiantza bezalako gaia azaltzen dituzte.

Irudi hauek sortzeagatik Brownek Andersen ilustrazio saria jaso zuen. Erakusketa ipuineko tunelaren erreprodukzio fisikoarekin osatzen da, eta istorioa esperimentatzeko eta beste ekintza osagarri batzuk lantzeko erabiliko da.

‘Tunela: zu eta ni’ ekimena Jesuitetan abiatu zen urrian eta orain Zabalarra, Kurutziaga ikastola, Landako eta San Antonio-Santa Rita ikastetxeetan izango da, hurrenez hurren, maiatzera arte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados