Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udabarri sailkapen fasea amaitu ondoren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki dute

GorkaPagonabarraga
Gorka Pagonabarragak bildu ditu puntu gehien Udabarri fasean lehiatu diren bertsolari guztien artean

Amaitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarria Bertsotan sailkapen fasea eta bertan erabaki da Txapelketaren kanporaketan kantatu behar duten bertsolarien zerrenda. Lehiaketa urrian hasi behar zen baina Bizkaiko Bertsolari Elkarteak bertan behera uztea erabaki du Covid-19a dela eta.

Sailkapen faseko 10 saioak jokatu ondoren, eskualdeko lau bertsolarik lortu dute Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko txartela: Gorka Pagonabarraga durangarra (189,5 puntu), Igor Galartza abadiñarra (171), Iruri Altzerreka garaitarra (170,5) eta Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra (163,5). Pagonabarraga, gainera, parte hartu duten 60 lehiakideen artean puntu gehien lortu duen bertsolaria izan da.

Ander Aldazabal zornotzarrak, Irune Basagoiti ermuarrak, Bittor Altube abadiñarrak, Eneko Barruetabeña durangarrak eta Iker Apraiz atxondarrak berriz, ez dute lortu aurrera egitea.

Datorren urtean

Sailkapena lortu dutenen bertsolariekin batera Zornotzan bizi den Beñat Ugartetxea mallabitarrak eta Txaber Altube abadiñarrak ere kanporaketa saioetan lehiatzeko aukera izango dute. 2018an finalistak izan ziren Miren Amuriza berriztarra, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra eta Aitor Bizkarra abadiñarra berriz, finalaurrekoan egoteko txartela dute.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak zabaldutako oharraren arabera, atzerapena “printzipioz, datorren urtera” arte izango da, nahiz eta data zehatzik ez duten jakinarazi. Aurtengoa “urte berezia” dela aitortu ondoren, “zaila da aukera berdintasuna bermatzea egoera honetan”.

Izan ere, “saioen ezaugarriak pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu” daitezkeelako eta, lehiaketak sailkapen izaera duenez, “saio batetan parte hartu ahal ez izateak, Txapelketa osoa galtzea” eragingo lukeelako.

“Kultura segurua dela” berretsi ondoren eta “Txapelketako saioak egiteko baldintzarik egon ez arren”, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak “bestelako saio mota asko” antolatu daitezkeela adierazten du, eta horregatik, “udazken honetarako bertso saioen zirkuitutxo bat” antolatzen ari dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados