Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Uda Kulturaz Blai’ jaialdiak Durangoko auzoetara eramango ditu egitarauko hainbat ekitaldi

‘Comediante’ zirko iksuzkisuna egongo da ikusgai abuztuaren 29an San Fausto auzoko futbito zelaian.

Durangoko Udalak antolatutako ‘Uda Kulturaz Blai’ jaialdia herriko auzoetara hedatuko da abuztuan eta irailaren lehenengo astean. Uztailean eskainitako agerraldiak Landako ikastetxeko patioan eta Plateruenan izan dira.

Uztailean eskainitako agerraldiak Landako ikastetxeko patioan eta Plateruenan izan badira ere, kokagune berritzaileak izango dituzte datozen asteetarako iragarritako saioak. Egitarauan tartekatutako hurrengo ekitaldia zapatuan izango da Tabira parkean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Zanguango konpainiak ‘Al otro lado’ lana eskainiko baitu. Gune horretan, baina abenduaren 23an 13:00etan, bertsolari saioa egongo da, eta agertokian egongo diren Miren Amuriza, Erika Lagoma eta Uxue Alberdik Ainhoa Urienek jarritako gaiei erantzungo diote.

Musika Eskolako Aurora Abasolo parkean Mumusik Circoren ‘Flou Papagallo’ lana egongo da ikusgai abuztuaren 15ean 20:00etan, eta Laurentzi Produccionesek berriz, ‘El hermano de Sancho’ eskainiko du 29an 19:00etan.

29an ere, baina 20:00etan hasita eta San Fausto auzoko futbito zelaian, ‘Comediante’ zirko ikuskizuna eskainiko du Cía Kicirke taldeak.

Bi saio desberdin egongo dira abuztuaren 22an. Bata, Ezkurdi parkean 20:00etan Dantzaz Konpainiak eszenaratuko duen ‘UNE + Basoa’ ikuskizuna, eta bestea, Landako Eskolan 22:00etan Markeliñe konpainia zornotzarrak antzeztuko duen ‘Psike’ antzezlana.

Arte eta Historia Museoko Benita Uribarrena parkea ere ikuskizunak eskaintzeko gunea bilakatuko da. Maite Arresek ‘Yogipuinak’ lanaren hiru saio eskainiko ditu abuztuaren 21ean 11:00etan, 17:00etan eta 18:00etan. Irailaren 4an eta 5ean berriz, Ganso & Cía. Taldeak ‘Panoli Kabareta’ jarriko du ikusgai, 20:00etan.

“Orain artean egin den bezala, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira ikuskizun hauetan. Kulturaren aldeko apustu garrantzitsua egin dugu Udaletik uda honetarako, eta apustu hori herriko beste txoko batzuetara eraman nahi dugu, guztiok osatzen baitugu Durango, ez soilik erdigunea”, adierazi dute Udal arduradunek.

Ikuskizunekin gozatzeko beharrezkoa da doako sarrera aldez aurretik eskuratzea Durangoko Arte eta Historia Museoan, asteartetik igandera: 11:00etatik 14:00etara,   mharrera@durango.eus e-postaren bidez edo 94 603 00 20 telefonora deituta. Sarrerak www.kutxabank.com-en ere eskuratu daitezke baina zerbitzu honek 0,60 euroko komisioa kobratzen du sarrera bakoitzagatik. Egunean bertan ere, leku librerik balego, sartu ahalko da ikuskizunetara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados