Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txupinazoaren hotsarekin hasiko dira gaur Etxanoko jaiak

Etxanoko auzoa jai giroan murgilduko da gaurtik aurrera. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte hurrengo hiru egunetarako Zornotzako auzoan. Txapelketak, errromeriak, herri bazkaria eta antzerki ikuskizunak giroa alaituko dute astelehena arte.

Txupinazoaren hotsarekin Etxanoko auzoak jaiei gaur eutsiko die. Arratsaldeko seietatik aurrera izango da eta ondoren mus txapelketa jokatuko da. Ordu bi eta erdi beranduago tortilla txapelketaren txanda izango da eta ondoren asto probak ospatuko dira. Gaurko erromeria, berriz, Arizgoitik alaituko du.

Mezarekin hasiko dira biharko ekitaldiak Etxanon goizeko hamaiketan. Ondoren Zornotzako Otxotea arituko da eta eguerdiko hamabi eta erdietan pilota partiduak ospatuko dira. Herri kirolen ondoren herri bazkariaren inguruan auzoko lagunek batuko dira. Joelu Anaiak saiatuko dira bazkalondoa alaiatzen.  Arratsaldeko zortziak eta erdietan, sukaldearen  inguruan berriro ere arituko dira Exanoko lagunek, parrillada bat antolatu baita. Eta ondoren, bideo emanaldia eta bertso saioarekin igandeko ekitaldiei amaiera emango zaie.

Astelehenean, berriz, mezarekin hasiko da jai egitaraua eta ondoren erakustaldia antolatu dute. Arratsaldean briska txapelketa izango da seietatik aurrera, eta bitartean umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute. Jaiei amaiera eman baino lehen, parilllada bat egingo da bederatzietatik aurrera eta ondoren Anita Maravillas taldeak, “Los sueños de Leonor” antzezkizuna aurkeztuko du Etxanoko frontoian, gaueko hamarretatik aurrera. Bertan, Miren Larrea zornotzarra izango da. Aurtengo jaiei amaiera emateko, txokolatada bat dastatzeko aukera izango da

DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados