Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Txupinazoaren hotsarekin hasiko dira Belatxikietako jaiak

Karmenak amaitu ondoren, jaiari ekingo diote zornotzarrek bihartik aurrera Belatxikietako baselizan. Bi egunetan zehar akanpada egiteko aukera izateaz gain, herri kirolak, erromeriak eta txapelketak ere izango dira besteak beste.

Belatxikieta Elkarteak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta bihar hasiko dira jaiak. Arratsaldeko 17.00etan irteera egingo dute Urgozotik Belatxikietara igotzeko. Akanpalekua montatu ondoren, txupinazoa piztuko da 20.00etan eta jokoak antolatuko dira. Zikinez Bez taldeak gaueko erromeria alaituko du.

Iganderako prestatuta dauden ekintzak V. Aramotz Lasterketarekin hasiko dira goizeko 10.00etatik aurrera. Aurtengoan gainera, Espainiako Koparako puntuagarria izango da kirol hitzordua. Hau dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogoarazten du goizeko 11.00etatik 13.00etara korrikalariak eta ibilgailuak batera ibiliko direla tarte horretan.

Hori kontutan hartuta, Udalak gomendatzen die Belatxikietara autoan joateko asmoa duten bizilagunei Bernagoitiko bidea erabil dezaten, eta Leginetxekoa baztertzea. Hala ere, Amorebieta-Etxanotik igotzea erabakitzen badute, ahalik eta arreta handienaz joan daitezen eskatzen zaie, lasterketarekin bat egingo dute eta.

 

Ardi-ule ebaketa

Goizean zehar, berriz, txistulariek giroa alaituko dute Belatxikietan eta eguerdiko 12.00etan Meza ospatuko da. Ondoren, ardi-ule ebaketa saioari ekingo diote, eta bertan Hanot Argote makinarekin eta Tomas Zenarruzabeitia artaziekin arituko dira.

Herri kiroletan txinga eta sokatira erakustaldia izango da, eta bazkaria alaitzeko erromeria eta dantzak burutuko dira. Igel Txapelketarekin, berriz, jaiei bukaera emango zaie. Antolatzaileek txosna, bokatak, kafea eta musika izango dela aurreratzen dute.

Bestalde, Amorebieta-Etxanoko Udaletik aurreratu dutenez, Udaltzaingoek ez dute utziko Belatxikietako baselizaren ondoko landan ibilgailurik aparkatzen. Horren ordez, lur guztietarako ibilgailuen aparkalekua egokitu da 200 metro beherago. Hala ere, aparkatu ezin bada ere, ibilgailuak landaraino heldu ahalko dira, edadeko pertsonak, umeak eta elbarrituak dituztenak bertan uzteko.

ZORNOTZAN. Zornotzako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados