Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Txosnak lekuz aldatzea eta aparkaleku osoan barrakak jartzea proposatu die Udalak auzokideei

Elorrioko Udalak Nizeto Urkizuko aparkalekuan barrakak bakarrik kokaktzea proposatu du.
Elorrioko Udalak Nizeto Urkizuko aparkalekuan barrakak bakarrik kokaktzea proposatu du.

2016ko Ferixa Nausikoak erabat aldatuko dute azken urteetako itxura, gutxienez barraken eta txosnen kokaguneari dagokienez. Nizeto Urkizu eta Buzkantz kaleko bizilagunen kexak direla eta, Udalak txosnentzat kokagune berri bat bilatzea eta horrek utzitako tokian barraka jartzea proposatu die auzokideei.
Iazko Ferixa Nausikoak arte, Nizeto Urkizu kalean eta bertako aparkalekuan kokatzen ziren barrakak eta txosnak. Sortzen dituzten eragozpenak gutxitzeko eta egoera horri konponbidea bilatzeko asmoarekin, bizilagunak, udal ordezkariak, alderdi politikoak, Jai Batzordea eta Txosna Batzordeko ordezkariak batzen dituen ezohiko Batzorde berezia eratu du Udalak.
Barrakak herriko beste gune batzuetan kokatzea aztertu ondoren, Nizeto Urkizuko aparkalekuan jarraitzearen aldekoa agertu dira Udaleko ordezkariek. Txosnak utzitako gunea gainera, barrakak kokatzeko bideratuko da.
Proposamen hori egiterakoan kontuan izan dute “zortzi urtetik gorako neska mutiko asko barraketara bakarrik joaten direla”, Idoia Buruaga alkateak azaldu duenez. Horregatik barraken kokapen “herrigunetik gertu egotea ezinbestekoa deritzogu”.
Aldaketak aldaketa, iaz jarritako mugak izango dituzte aurten ere barraketako arduradunek, ordutegi, egun kopuru eta musikaren dezibelioei dagokienez. Gainera, txosnak gune berri batera eramateak barrakak etxebizitzetatik aldentzea ahalbidetuko du.
Azken erabakia hartu aurretik berriro bilduko da ezohiko Batzordea, apirilaren 14an hain zuzen, eta batzar horretan bizilagunek adostutako erantzuna jasoko da.
Txosnei dagokienez, Udalak konpromisoa hartu du gaia Txosna Batzordearekin batera lantzeko eta bi aldeentzako ahalik eta soluziorik onena bilatzeko. Dagoeneko bilerak antolatu dituzte datozen asteetarako, eta Txosna Batzordeari balizko kokapenak proposatzeko eskaera egin diote.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados