Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute Durangaldeko hainbat herrik

TxitxiburduntziInauteriak ate joka daude eta horrekin batera ez dira jaia eta mozorroak faltako Durangaldeko herrietan. Horren aurretik, baina, askok eusten diote tradizioari: Txitxiburduntzi edo Basokoipetsu Eguna. Inauteri domekaren aurreko domekan ohikoa da mendira joan, zotz luze batean txorizoa iltzatu, sutan erre eta otordu atsegin bat egitea.

Durango

Urtero legez, Herria auzo elkarteak antolatuta egingo dute txitxiburduntzia. Bihar, arratsaldeko 18:00etan elkarteak Durangon duen egoitzan batuko dira txorizoa burduntzian erretzeko. Berau erretzeko tresneria, ogia, ardoa eta musika egongo dira. Bildutako dirua sentsibilitate zentralaren eta neke-kronikoaren sindromeen elkarteei emango zaie.

Alpino Tabira mendi klubak goizeko 8:30etan Andra Mariko aterpean jarri du hitzordua Santa Agedara joan eta bertan txitxiburduntzia egiteko. Alpinok sua, edaria eta langileak jarriko ditu, ogia eta txorizoa norberaren kontu.

San Jose Jesuitak ikastetxeak, ohitura bezala, mendira joateko irteera antolatu du biharko. Goizeko 9:00etan elkartuko dira Kurutziagako iturrian eta handik Landaederrako aterpetxerako bidea hartuko dute. 11:30ak bueltan heltzeko asmoa dute eta bertan egingo dute txitxiburduntzia. Ogia eta txorizoa norberak eraman beharko ditu.

Landako eskolak ere antolatu du txitxiburduntzia. Bihar, goizeko 11:00etan hasiko da eta txorizoaz gain, halal saltxitxak ere egongo dira.

Elorrio

Elorrion sortu berri den Lau Eskola guraso elkarteak eta Elorrio Osasuntsuk antolatuta ospatuko dute txitxiburduntzi eguna. Lehenengo, goizeko 10:00etan plazatik irtenda, herriko natur bideetatik ibilaldi txiki bat egingo dute eta ondoren, txorizoak erre eta hamaiketakoa egingo dute.

Iurreta

Iurretarrek Aita San Migel Plazan ospatuko dute Basokoipetsu Eguna, 17:30etatik aurrera. Sua eta zotzak egongo dira.

Zaldibar

Zaldua mendi taldeak eta Zaldibarko udalak antolatuta ospatuko da Txitxiburduntzi Eguna. Goizeko 9:30etan mendi irteera bat egingo da eta 11:00etan Goierri auzoan egingo dute txitxiburduntzia. Antolatzaileek banatuko dute jatekoa eta edatekoa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados