Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txistulariak, abeslariak eta beste zenbait musikari bilduko ditu Jaizaleren Gabon kontzertuak

DurangoJaizaleGaboneakoTxistuKontzertua2018Durangaldeko Jaizale txistulari taldeak Gabonetako kontzertua emango du San Frantzisko elizan bihar, eguardiko 13:00etan, Eleder Iturrietaren zuzendaritzarekin. Agerraldian parte hartuko duten musikariak ohiko Gabon kantekin osatutako errepertorioa eskainiko dute.

Ekitaldian bilduko diren Jaizaleko txistulariekin batera hainbat musikari eta abeslari izango dira, egitarauan tartekatutako piezak eskaintzeko. Kontzerturako gonbidatutako musikariak Xabier Iturriagaetxebarria perkusio jolea; Xabier Arana pianista; Nagore Pastor eta Miren Eeles biolin joleak; Onintza Azkarate biola jolea; Amaia Jaio txelo jolea eta Juanan Hernandez kontrabaxu jolea izango dira.

Abestuko duten kantariak berriz, Irene Lasa, Mireia Aranzabal eta Eneritz Elgezua sopranoak; Aintzane Arroitajauregi, Arrate Bañares eta Ismene Uriarte kontraltoak; Fernan Alsasua, Josetxu Irasuegi eta Jose A. Mugerza tenorrak eta Kalo Aranzabal, Luis Mª Uriarte eta Gonzalo  de la Cruz baxuak izango dira.

‘Hator hator’

Ekitaldiko programa Fernando Aurrekoetxeak moldatutako piezekin osatuko da gehien bat eta hasteko ‘Birjina maite’ eta ‘Antonek dauko’ piezak joko dira. Ondoren, ‘Eguberri zuria’ pieza herrikoia, A. Santosen ‘Arin arin kristauak’, ‘Gabeko izar’ eta ‘Din, dan don’ herrikoiak eskainiko dituzte.

Agerraldia osatzeko Raimundo Sarriegi eta Jose Inazio Ansorenaren ‘Zortziko para Nochebuena’ eta Aurrekoetxeak moldatutako ‘Dringilin dron’, ‘Horra Mari Domingin’ eta ‘Gau erdina soinua’ eskainiko dituzte. Ekitaldia ‘Hator hator’ piezarekin amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados