Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Turkiako taldea gonbidatu du Kriskitinek Nazioarteko Folklore Jaialdirako

Turkiako taldea gonbidatu du Kriskitinek Nazioarteko Folklore Jaialdirako

Turkiako Gökmeydan taldea gonbidatu du Kriskitin Dantza Taldeak Durangoko XIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian emanaldia eskaintzera. Uda Kalean Bizi egitarauaren barruan kokatzen da eta bihar 22.00etatik aurrera izango dira taldeak Andra Mariako elizpean.

Jaialdiko egitarauan Euskal Herriko hainbat lekutako dantzak eskainiko ditu Kriskitinek. Dantzari turkiarrek, berriz, euren herrialdeko folklorearen erakustaldia egingo dute.

Gökmeydanı elkartea 2004n sortu zuten. Helburua du gazteak euren herrialdeko kulturan eta ohituretan heztea.
Eskaintza-sortan beren eskualdetako dantzak eskaintzen dituzte: Bitlis, Diyarbakır, Artvin, Kilis, İzmir, Skopje, Adıyaman, Urfa eta Trabzon-ekoak.


Arrakasta Segovian

Urtero hartzen dute parte Turkian antolatzen diren lehiaketetan, eta talderik arrakastatsuenetakoa da egiten duen lanari esker.
Atzerrian parte hartu dutenetan ere aipamen on ugari lortu dute; azkenaldian, iaz, Grezian, Mazedonian eta Polonian.

Kriskitinek, ordea, 25 urte bete zituen iaz eta oraintsu  Segoviako nazioarteko jaialdian parte hartu dute arrakasta handiz baita Otxandioko jaietan ere.

Taldetik aurerratu dutenez, Siziliatik heldu berri zaien gonbidapen bati ezetza eman behar izan diote tamalez, diru eskasiagatik  eta dantzarien lan agendagatik.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Mari

    Animo Kriskitin, jarraitu orain bezain adoretsu eta fin

    Deja una Respuesta
  2. Mari

    Animo Kriskitin, jarraitu orain bezain adoretsu eta fin

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados