Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Tortilla txapelketa eta mozorro gaua etzi Izurtzako jaietan

Tortilla txapelketa eta mozorro gaua etzi Izurtzako jaietan

Hiru egunetako lasaitasunaren ondoren, elorrixarrek eta izurtzarrek jaien errepikapenei ekingo diote bihartik aurrera. Barikuarekin batera, Izurtzak eta Elorrixok jai-giroa berreskuratuko dute. Kale-antzerkia izango da Izurtzan eta Ferixa Nausikoetan jubilatuek izango dute eguneko protagonismoa.

Izurtzarrek arratsaldeko seietan ekingo diote berriro egitarauari frontenis txapelketarekin eta iluntzeko zortzietan Karrikantoi taldeak antzeztuko duen ‘Ilunpean’ ikuskizunarekin.

XXIII. Mendi Bizikleta Martxarekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak arratsaldeko lau eta erdietan. Jarraian Igel txapelketa izango da Azkonizagan eta arratsaldeko zazpietan hasiko da partaide ugari bilduko duen tortilla txapelketa. Prestatutako tortillak herri afarian dastatuko dituzte eta ondoren Luhartz taldearen erromeria eta mozorro gaua izango dira.

Goizeko hamarretan Jaizalek Santo Tomas baselizaraino egingo duen kalejirarekin hasiko dira domekako ekitaldiak eta meza amaitutakoan Mendigain Dantza Taldearen saioa eta Miren Amuriza eta Gorka Lazkano bertsolarien ekitaldia izango dira. Eguerdiko ordu batetatik aurrera pala partiduak egongo dira frontoian, Gorriti eta abereak plazan eta jubilatuen bazkaria Bide Alden. Arratsaldean Argitxu elkartean jokatuko den mus txapelketarekin amaituko dira aurtengo jaiak.


Jubilatuen eguna

Ferixa Nausikoetan jubilatuen eguna ospatuko dute bihar eta eguerdiko meza ostean piskolabisa izango dute Aldatsekuan. Arratsaldean, Dúo Imperial taldearekin erromeria eta dantza txapelketari ekingo diote. Kiroldegian Elorrioko Buskantza A eta B taldeak jokatuko dituzten areto futbol partiduak izango dira eta Urarkan umeentzako Uztai Disko Festa izango da.

Gauean, ‘Miguel Strogof’ Errusiako Kosakoen Balet Nazionalaren ekitaldia iragarrita dago Arriolan; 50. Idi proba txapelketako saioa izango da Elizaldeko probalekuan eta suzko zezena plazan. Horrez gain, Demode Quartet taldearen ekitaldia egongo da Urarkan, Dj Fliyuren saioa txosnagunean eta Eratu-han taldearen kontzertua gaztetxean. Umeentzako haur parkeak kokatuko dira egun osoan herriko gune desberdinetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados