Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Tiroka eta dantzaka Errebonbilo eguna ospatuko dute igandean

Tiroka eta dantzaka Errebonbilo eguna ospatuko dute igandean

Urtero legez eta ohiturari hutsik egin barik, urriaren lehen igandean Errebonbilo eguna ospatuko dute Elorrion. Tiroka eta dantzaka arituko dira elorriar gazteak goizaldetik herriko kaleetan zehar. Durangaldeko txistulariek kontzertua eskainiko dute eguerdian.

Errebonbilo jaiaren sorburuan Lepantoko batailatik bueltan zetozen elorriarren poz adierazpena ikusi izan du batek baino gehiagok, baina, antza denez, lotura handiagoa du aspaldi herri askotan zegoen defentsarako talde antolatuekin. Izan ere, antzeko alardeak egiten ziren ere Euskal Herriko herri gehiagotan ere.

Errebonbiloak elorriar gazteak dira eta goizeko bostetan hasiko dira kalejiran herrian zehar zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Bertan hamabitik hamabost gazte bitartean, txistu eta tanborilarekin jotako martxa batekin desfilatzen dute, beti bide berdina eginez eta salbetarako leku jakinetan, denak batera tiro eginez.

Eguerdiko ordubatean kontzertua eskainiko dute Durangaldeko txistulariek. Bertan ???Errenbobillo???, ???Amaia??? operaren ezpata dantza, ???Erromerian???, ???Euskal musikaren gorespena???, ???Hiru itsas doinu???, ???En el monte Gorbea??? eta ???Txantxibiri??? soinuak entzungai izango dira. Eleder Iturrieta zuzendaritzapean, Eneritz Elgezua, Irene Lasa, Fernando Alsasua eta Ismene Uriarte abeslariak arituko dira, Carlos Sánchez (tronpeta), Josu Otsotorena (tronboia) eta Koldo Izagirreren bonbardinoaz lagunduta.

Goizeko saioa amaiturik, arratsaldeko bostetan beste itzuli bat egiten dute gazteek. Orduan, eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten da Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta, eguzki nahiz euri, errobonbiloek dantza egingo dute herriko plazan.
Jaiari agurra emateko, arkume errea dastatzeko aukera izango da plazako frontoian arratsaldeko 18.30ean

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados