Sweet Margot bikote durangarra, Olatz Salvador eta Gontzal Mendibil arituko dira Iurretako auzoetan

auzorik auzo 2019Iurretako Udalak, hirugarren aldiz jarraian, ‘Auzorik Auzo’ programa martxan jarri du, hirigunetik urrun dauden auzoetara ekitaldi kulturalak eramateko asmoz. Aurten, Orozketan errepikatzeaz gain, Amezketa eta San Andres auzoetara helduko da musika.

Aurtengo egitarauari martxoaren 23an, zapatua, emango dio hasiera Irati Bilbaok (ahotsa) eta Mikel Nuñezek (pianoa) osatzen duten Sweet Margot bikote durangarrak. Estilo desberdinetako bertsioak egiten dituzte ahotsa eta pianoa uztartuz, hainbatetan, gitarra eta zeharkako txirularen laguntzarekin.

Apirilaren 6an, Olatz Salvador bakarlaria Orozketara hurreratuko da eta azken saioan, maiatzaren 5an, Gontzal Mendibilek, hamar diskotik gora kaleratu dituen zeaniztarrak, San Andres auzoan joko du. 

Emanaldi guztiak 18.00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Amaieran, luntxa egongo da hurbiltzen diren auzokideentzat.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

1 Comentario

  1. Avatar
    joxemi
    2
    0

    Ia Elorrioko udalak ideia kopiatzen duen…udalak auzoak abandonatuta ditu eta.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar