Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak otsailaren 22an, Aratusteetako zapatu erregularrean, kaleratuko duen Surrandien konpartsaren prestaketei ekingo die datozen bi zapatuetan.
Otsailaren 8rako eta 15erako prestatutako saioak goizeko 11:00etatik 13:00ak arte burutuko dira eta bertaratzen direnek surrandien maskarak egiten zein karnabaletako dantzak ikasteko aukera izango dute.
Surrandien konpartsa kalera irtengo den 21. edizioa izango da aurtengoa. Kriskitinekoen arabera taldea “gaztea” bada ere, bertan “adin guztietakoek daukate lekua. Hori bai, konpartsan parte hartzeko ezinbesteko elementu bat surrandi kareta edo maskara da”.
Gainera, apaingarri hori ez dago zertan erosi beharrik, “bakoitzak berea egin dezakeelako” Kriskitinek prestatutako hitzorduetan. Eskulanen tailer hori taldeak Merkatu plazan dituen entsaio lokaletan egingo da eta materiala ere eskuragai izango da bertan.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek amantala edo aldatzeko arropa besterik ez dute eraman behar. Aurten “ez dugu aurreko urteetan lez plastikozko poltsekin egindako amantalik erabiliko”, material horren erabilera murrizteko ahaleginekin bat egingo baitute Kriskitineko kideek.
Maskarak egin ondoren “karnabaletako dantza erraz batzuk entseiatuko ditugu” eta bertan irakatsiko diren dantzak “edonork egiteko moduko pausoak” izango dituzte.
Cambiando de tema:
Ahora que se han retirado dos tilos en Ezkurdi-Zumalakarregui, igual es el momento de quitar esos maceteros de hormigón y plantar los nuevos tilos a ras de suelo.
Esos maceteros, supongo que se pusieron Porqué el antiguo Ezkurdi estaba mas elevado. Ahora no tienen sentido.
Se pueden ir eliminando poco a poco. A medida que se cambien los arboles.
En Marte tal vez sea normal esto que haces, pero aquí tiene otra categorización, a todo esto, ¿podrías cambiarte de código postal? Gracias