Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Surrandien Konpartsak aratusteen alaitasuna kaleratuko du

Surrandien Konpartsak aratusteen alaitasuna kaleratuko du

Ate joka datoz Karnabalak. Hainbat urtetan galduta egon ondoren, Kriskitin Dantza Taldeak Durangoko aratuste ohitura berreskuratu egin zuen duela 12 urte. Harrezkero, Surrandiak eta Hartza berriro ikusteko aukera izan da Durangon, kalez kale. Horretarako, maskara tailerra prestatu du Kriskitinek otsailaren 13an eta 15ean,  eta hurrengo larunbatean konpartsa kalera irtengo da.

Beraz, maskara tailerra 13an eta 15ean, arratsaldeko 18.30ean eta Kriskitinen entsegu lekuan, merkatu plazaren atzealdean, izango da. Otsailaren 18an, berriz, Surrandien eta Hartzaren konpartsa irtengo da Durangoko kaleetara.

Egun honetarako egitaraua, 18.15etan hasiko da. Kriskitinen entsegu lokalean izango da hitzordua, txokolate gozo eta beroa hartzeko eta giroan sartzen hasteko. Ordu erdi beranduago kalejiran irtengo dira eta 20.00etan Andra Mariako elizpean emango zaio amaiera.

“Aspaldikoak eta gureak dira”

Kriskitin taldeko dantzari eta laguntzaileak ez ezik, Jaizale txistulari taldea eta Tabira Musika Banda ere izango dira konpartsan. Aurreko urteetan bezala, durangar musikagileek sortutako doinuak entzungai izango dira, hau da, Jesus Egiguren, Ander Ertzilla eta Ane Belaustegirenak hain zuzen ere.

“Durangoko Karnabalak ez dira entzutetsuak, ez dira famatuak, baina aspaldikoak dira eta gureak dira. Hala ere, aspaldiko ohiturari eusteko eta aratusteetan gozatzeko Surrandien Konpartsa antolatuko dugu. Hartza ere geurekin eramango dugu gure arbasoen ohitura jagon guran”, aurreratu dute antolatzaileek.

 

 DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados