Sua eta txopoa jasotzearekin hasiko dira Axpeko San Juan jaiak

Sua eta txopoa jasotzearekin hasiko dira Axpeko San Juan jaiak
Axpeko San Juan jaietan joko du Iruñerriako Nekez taldeak.
Axpeko San Juan jaietan joko du Iruñerriako Nekez taldeak.

Atxondoko Axpe elizateak San Juan jaiak ospatuko ditu gaurtik domekara bitartean eta egitarauan ohiko pelota partiduak, bakailao eta tortilla txapelketez edo musika saioez gain bertsolariek lagundutako argazki zaharren emanaldia egongo dira.

San Juan bezperan ohikoa den suarekin eta txopo jasotzearekin abiatuko da iluntzean aurtengo jai-egitaraua eta ondoren berakatz zopa eta txokolatea egongo da bertaratzen direnentzat.

Barikuan ospatuko den San Juan eguneko ekitaldiak goizeko 11.30ean emango den mezarekin eta jarraian egongo diren igel txapelketarekin eta jubilatuen luntxarekin hasiko dira.

Arratsaldeko 17.00etan briska txapelketa izango da eta 18.30ean Atxondoko gazteen pelota txapelketa eta Axpeko 2. binakako pala txapelketako finalak jokatuko dira. Musika kontzertuarekin amaituko da eguna, agertokian Nekez eta Ekaitza taldeak egongo direla eta hauen ekitaldia amaitzerakoan DJ Ibai-ren saioa hasiko da.

Zapatuko ekitaldiak goizeko 11.00etan abiatuko den gazteen mendi martxarekin hasiko dituzte eta egun osoan zehar zaldi apustu berezia eta trikitilarien ekitaldia egongo dira.

Arratsaldeko 17.00etatik aurrera mus txapelketa eta bakailao eta tortilla lehiaketak egongo dira eta ondoren herri afaria egongo da, jai batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko dituelarik.

Gaueko 22.30ean, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra bertsolariek lagundutako jaietako argazki zaharren emanaldia hasiko da eta eguna amaitzeko erromeria egongo da Luhartz taldearekin.

Atx-Azpi elkarteak antolatutako Umeen eguna ospatuko dute  domekan. Goizean zehar artisauen erakustaldia, gazta salmenta eta herriko perratzailea zaldiari perrak jartzen arituko da. Goizeko 11.30etan meza egongo da eta jarraian Andasto dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. 13.00etan mus txapelketaren finala eta gazteen esku pelota partiduak hasiko dira.

Kontu kontalariaren saioa hasiko da arratsaldeko 18.00etan eta ondoren umeen tailerrak eta jolasak egongo dira eta jaiak amaitzeko txokolatada egingo dute.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar