Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Sorginola Gaztetxeko erabiltzaileek konfinamendu egunetan jasandako lapurretaren berri eman dute

Durangoko Tabira auzoan dagoen Sorginola Gaztetxeko erabiltzaileek azken egunetan jasandako lapurretak eta kalteak salatu dituzte. Erasoan ostutako “kable sarea, sukaldeko gailuak, negurako estufak, musika tresnak…” funtsezkoak badira ere, Covid-19aren ondoriozko salbuespen egoeran gertatzea gazteen haserrea areagotu du.

Jasan berri duten lapurreta aldez aurretik izandakoak baino larriagoa dela adierazi dute. Ostutako materialak “dirutza balio du” eta “urteetako lanari esker lortutako” tresneria beharrezkoa zen “hainbat proiektu martxan jarri ahal izateko”.

Sorginola ezin dela baliatu sistemak ematen dituen babes tresnekin gogoratu ondoren, beraien defentsarako tresnak “herriaren elkartasuna eta gaztetxea osatzen dugun kideon konpromisoa” direla azpimarratu dute.

Tabirako gaztetxearen erabiltzaileak jasandako lapurreta eta kalteak “jarraituak” direla salatu badute, erasoa ez dela Gaztetxearen edo Asanbladaren kontrakoa soilik, “Durangoko gazteon eta herri mugimenduaren kontrako erasoa” delako.

Horregatik, eta horrelako egoerak berriro gertatu ez daitezen, “gaztetxea gune segurutzat izateko konpromiso irmoa dugu”. Espazioaren erabiltzaileen “ilusioa eta elkartasuna lapurtezinak” direla adierazteaz gain, “etorriko diren deialdietara batzeko” gobitea egin diete durangar guztiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados