Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sorginola Gaztetxeak kontzertu birtuala iragarri du gaur iluntzerako

Durangoko Sorginola Gaztetxeko kideek hainbat ekitaldi prestatzen ari dira Covid-19ak eragindako konfinamendua arintzeko asmoarekin, tarteko gaur iluntzean eskainiko den kontzertu birtuala. Gainera, Kukutxa III kantarekin bideo muntaketa egiteko grabaketa kolektiboa ere egiten ari dira.

Gaur iluntzerako iragarritako minikontzertua 20:15ak aldera hasiko da eta ekitaldian parte hartuko duten Parkatu eta DUBE taldeek Sorginolan kontzertua ematekotan ziren pasa den astean. Baina koronabirusarengatik agindutako konfinamendua dela eta, agerraldia bertan behera geratu zen.

Nahiz eta talde biak entzuteko aukera berri bat egongo den aurrerago, Sorginolakoek agerraldia prestatu dute gaurko. Gainera, hasieran jo behar zuten Parkatu eta DUBE taldeekin batera, BPP ere arituko da gaztetxeko sare sozialen bidez ikusgai egongo den saioan.

Egunotan Tabirako gaztetxea itxita badago ere, espazio horren erabiltzaileek euren jarduerari eusten diote sare sozialen bidez. Egunotan egiten ari diren beste ekitaldi bat ‘Kukutza III’ abestiaren grabaketarekin egingo den bideo kolektibo erraldoia da.

Ekimenean parte hartzeko, abestiaren letra hartu eta musika aurikularretatik entzuten den une berean, abestu, dantzatu, musika tresnaren bat jo edo bestelako zerbait eginez, bideoan grabatu eta 630080220 telefonora bidali behar da. Ondoren, muntaia erraldoia egingo dute.

Bestalde, 2015eko ekainean okupatutako ekintzaren inguruko inkesta-lehiaketa ere prestatu dute ‘Zer dakizu Sorginolaren inguruan?’ goiburuarekin. Parte hartzaileek galdera erraza erantzun behar dute; hain zuzen, urte horretako Gazte Egunean, izena erabakitzeko bozketan jarritako  bost proposamenak zeintzuk izan ziren.

Gainera, Sorginolako kideek gaztetxearen jardueraren inguruko asanblada birtualak egiten jarraitzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados