Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Sorginola Gaztetxeak FundiFest jaialdiarekin ospatuko du lehen urteurrena barikutik aurrera

Fundifes fundizioaren bulego zaharrak “gazteontzako espazio bizi bihurtu” zituztenetik urte bete dela eta, FundiFest jaialdia antolatu dute Durangoko Sorginola Gaztetxeko kideek. Urte osoan hainbat asanblada, ikuskizun, hitzaldi, kontzertu, proiektu edo jatordu egin ondoren, orain barikutik astelehena bitartean burutuko diren ekitaldiekin ospatuko dute urteurrena.

Sorginolaren bigarren urtea gogoz hasteko antolatutako jaia, arratsaldeko 18.00etan piztuko den txupinazoarekin eta jarraian egingo den ‘Balkoitik balkoira’ bertso ekitaldiarekin hasiko da. Ondoren ‘Nor haiz’ antzerki emanaldia egongo da eta gaueko 21.30ean La Ranura taldeak eskainiko duen kontzertuarekin osotuko da FundiFesten lehen eguna.

Kohatu, Monkday eta Aneguria

Tabiran egingo den marmitakoa prestatzearekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak goizeko 10.0etan. Eguerdiko bazkaria eta bazkalostearen ondoren, Fritanga elektrotxarangaren ekitaldia hasiko da arratsaldeko 19.00etan. Iluntzean luntxa egongo da gaztetxean eta gaueko 22.00etan Kohatu, Monkday eta Aneguria taldeek kontzertua eta Dj Zenn eta Iker Undersounden saioa izango dira.

Domekako egitaraua arratsaldeko 17.00etan egongo diren abentura jolasekin eta 20.30erako iragarrita dagoen kontzertu akustikoarekin osatuko da.

Eguerdiko 12.30ean Santa Anatik Sorginolara egingo den kalejirarekin hasiko dira asteleheneko ekitaldiak. Gaztetxera heldu ondoren, bertako ateak berriro zabalduko dituzte. Ondoren gazte bazkaria hasiko da eta bertan egoteko beharrezkoa da Tabira Etxean, Plateruenan, Kale Kantoin edo Intxaurren salgai dauden tiketak erostea.

Bazkalostean partaideen tertulia egongo da ‘Fundifestetik nora?’ gaia ardatz hartuta eta arratsaldeko 18.00etan mahaingurua egongo da Fundifeseko langile ohiekin.  Urteurrena ospatzeko ekitaldiak ‘Urtebetez ametsak loratzen’ bideo emanaldiarekin amaituko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados