Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Sorginola gaztetxeak eta Atara Zaratak mikroantzerki maratoia antolatu dute

erreginak atara zarata Usue Martinez Ane Moreno
Usue Martinez eta Ane Moreno ‘Erreginak’ entseatzen

Sorginola gaztetxeak eta Atara Zaratak mikroantzerki maratoia antolatu dute gaurko Sorginolan bertan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira antzezlanekin eta 21:30etan bukatuko dira. Obra bakoitza birritan antzeztuko dute.

Durangoko Atara Zarata antzerki taldeak ‘Erreginak’ antzezlana estreinatuko du. Markel Ganboak sortutako obra honetan Usue Martinez eta Ane Moreno izango dira antzezleak, Aitor Echarteren zuzendaritzapean.

Beste antzezlanetako bat Santurtziko Saregabe antzerki taldearen ‘Oaxaca en dos’ izango da. Iñigo Cobok zuzenduko duen antzezlan hau gazteleraz izango da eta 18 minutuko iraupena izango du. Carmen Reoyok eta Xabier Barrutiak egingo dituzte aktore lanak.

Abadiñoko Burut’erdi konpainia ere oholtzan izango da ‘Jornadas Marianas’ obrarekin. Ane Jareñok zuzenduta, Aroa Blanco eta Nieves Méndez aterako dira eszenatokira. Aizpa bi protagonista izango dituen antzezlan hau ere gazteleraz izango da.

Azkenik, Durangoko Paganini konpainiak ‘Lolipop’ obra eskainiko du. Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik sortutako antzezlan mutu honek, Paganini bera izango du aktore.

Sorginola gaztetxeko takila eta barra zabalik egongo dira 19:00etatik aurrera, sarrerak 3, 5, 7 eta 8 eurotan egongo dira salgai, ikusi nahi diren antzezlan kopuruaren arabera. Pase bakoitzeko pertsona kopurua mugatua izango da eta amaieran pintxoak egongo dira.

mikroantzerki maratoia

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados