Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sexualitate-tailerra ekainera arte luzatuko dute

Abadiñoko Udalak antolatutako sexualitate-tailerrak harrera ona izan du, hori dela eta abenduan bukatzeko zen ikastaroa, ekainera arte luzatzea erabaki dute.  Herriko hogeita bi neska ari dira parte hartzen tailerrean. Sexualitateari buruzko kezkak agertu eta ideiak partekatzea du helburu ikastaroak.

Joan den urrian hasi zen ikastaroa, eta hasieran abendura arte luzatuko zen, baina parte hartzaileen aldetik harrera ona izan duenez, ekainera arte luzatuko du Udalak. Hori dela eta matrikulatzeko epea berriz ireki dute, Argi Abad, Berdintasuneko zinegotziak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez.

Sexuari buruz askatasunez hitz egiteko aukera ematen die parte hartzaileei, “Oro har, sexuari buruz mito asko eta aurrez finkatutako ideia asko daude, eta komeni da horiek argitzea etorkizunean arazorik ez eragiteko” . Ikastaroa Noelia txarro psikopedagoga eta terapeuta sexualak zuzentzen du.

Neska zein mutilei zuzendua egon arren, parte hartzaile denak neskak izan dira orain arte. “Oso aberasgarria izango litzateke mutil talde bat osatu ahal izatea. Orain arte izena ematera animatu ez diren arren, badakigu haiek ere gai horri buruzko zalantza eta kezka asko dituztela”, nabarmendu du Argi Abadek.

Errota kultur etxean ematen da ikastaroa, ostiralero, 18.00etatik 21.00etara. Izena eman nahi duenak Udaletxeko Berdintasun sailera joan beharko du, telefonoz edo posta elektronikoz (berdintasuna@abadiano.org). Ikastaro honetan parte hartzen duten unibertsitateko ikasleei EHUk aukera askeko kredituak emango dizkie.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados