Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sermond’s eta Governors taldeen kontzertuarekin abiatuko dira Ferixa Nausikoak

Sermond’s eta Governors taldeen kontzertuarekin abiatuko dira Ferixa Nausikoak

Ferixa Nausikoetako txupinazoa bihar piztu orduko, aurretiko ederra izango da gaur Elorrion, hain zuzen txosnetan izango den kontzertu indartsuarekin. Egitarauan tartekatutako ekitaldiak Garamandi’tar Agustin Musika Eskolako arduradun eta ikasleek irakurritako pregoia eta txupinazoa piztearekin izango dute hasiera ofiziala, arratsaldeko zortzietan.

Aurtengo jaiak azken urteetako gidalerroei eutsiko diote eta ohikoa denez aurretikoa izango dute gaur, eguerdian txosnagunean izango diren eskulan eta apaingarrien tailerrekin eta arratsaldean plazako frontoian jokatuko diren pilota partiduekin. 

Txosnagunearen irekiera arratsaldeko zortzietan izango da eta gune horretan gaueko 23.00etan hasiko diren kontzertuetako protagonistak Sermond’s talde elorriarra eta Arrasateko Governors izango dira. Lehenak, aurten argitaratu dute beraien hirugarren diskoa den ‘Libelula’ lana eta gipuzkoarrek 2013an aurkeztu zuten ‘Morphinapolis’ deituriko azken diskoa.

Bezpera eguneko egitaraua Eta abar kolektiboa Sound Sistemek Gaztetxean emango duen ekitaldiarekin osatuko da. 

Goizean goiz hasiko dira larunbateko ekitaldiak, 10.00etan irekiko baita Herriko plazan trukea, birziklatzea, gutxitzea eta berrerabilpena bultzatu nahi duen Merkatu txikia.

Eguerditik aurrera berriz umeek izango dira protagonistak herriko gune desberdinetan kokatuko diren haur parkeetan.


Artzain txakurrak

16.00etan futbol partidua jokatuko dute Elizalde zelaian Elorrio Bk eta Durangoko Bikainak eta 17.30etan San Agustineko larretan izango den Elorrioko II. artzain txakur txapelketa hasiko da.

Frontoian izango den apar jaia eta Brincadeira perkusio taldearen kalejiraren ondoren, pregoia eta txupinazoaren txanda izango da. Arratsaldeko zortzietarako iragarrita dagoen hasiera ekitaldiko protagonista aurten 25. urteurrena betetzen duen Garamendi’tar Agustin Musika Eskola izango da eta zentro horretako zuzendaria den Rosa Azkarate arduratuko da pregoiaren irakurketarekin. 

Gaueko 23.00etan danborradaren agerraldi nagusia hasiko da Herriko plazan eta ondoren Suzko zezenaren txanda izango da. Urarka kalean The Ladies Band taldearekin erromeria egongo da; Gaztetxean Zain talde berriztarra eta Anger arrasatearren kontzertua egongo da eta txosnagunean dj-ak izango dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados