Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Sei garagardogile, ‘foodtruckak’ eta musika izango dira Mañariko Garagardo Azokaren osagaiak

MañariaGaragardoAzoka2018Mañariko Udalak eta Garai Brewing Companyk elkarlanean antolatutako Mañariko II. Garagardo Azoka ospatuko da zapatuan, arratsaldeko 18:00etatik gauerdira arte. Sei ordu iraungo dituen ekimenean, artisau garagardoen dastatzeak, musika agerraldiak eta bestelako ekitaldiak tartekatuko dira.

Lehenengo edizioaren arrakasta kontuan hartuta, esperientzia errepikatzea erabaki zuten antolatzaileek. Errepikatu eta hobetu, iaz lau garagardogile gerturatu zirelako Mañarira eta aurten sei ekoizle egongo direlako. Bertaratuko diren garagardogileak Garaiko Garai Brewing Company, Elgetako Baobeer, Gasteizko Garagart, Bilboko La Txika de la Cerveza, Mungiako Boga eta Sondikako Txorierri Garagardoak izango dira.

Bertaratzen diren garagardo zaleek janariarekin lagundu ahal izango dute edaria, Thate Streetfooden hot dogak dastatzeko eta pizzak eta izozkiak egiten dituen Gelati Gelatiren foodtruckak egongo baitira bertan. 18:00etatik 19:00etara garagardogileen postuetan dastatze gidatuak egingo dira, momentuan bertan talde txikietan batzen den jendearentzat.

Arratsaldeko 19:00etan musika ekitaldiak hasiko dira eta bata bestearen jarraian joko dute Elortegi anayak, Mud Candies eta Ou Mama! taldeek.

Aurten ere doako autobusak egongo dira Durango eta Mañaria artean. Durangoko Madalenatik (Bilborako noranzkoan) 18:00etan, 20:00etan eta 21:00etan abiatuko dira autobusak eta Mañaritik Durangorako bidea egingo dutenak 22:30ean eta 23:20an irtengo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados