Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Sasoia laburtu arren, iazko prezioetan mantenduko dituzte Atxondoko igerilekuko abonuak

Ekainaren 20tik irailaren 4ra arte egongo da irekita Atxondoko igerilekua.
Ekainaren 20tik irailaren 4ra arte egongo da irekita Atxondoko igerilekua.

Atxondoko Udalak ekainaren 20tik irailaren 4ra arte irekita mantenduko du aurten herriko igerilekua, hau da, iaz baino bi aste gutxiago. Hala ere, abonuen prezioak iazko berdinak izango badira ere, astegunetako eta asteburuetako sarreren prezioa berdintzea erabaki dute udal arduradunek.

Iazko bainu-denboraldia ekainaren 21etik irailaren 13ra arte iraun bazuen ere, “ekaineko lehen egunetan eta irailean oso jende gutxi egon zen igerilekuan”, David Cobos Atxondoko alkatearen esanetan. Denboraldia laburtzeak gastuen murrizketa ahalbidetuko du, argindarra, kloratua edo bertako langileen soldaten bidez eta, bataz beste, gastuaren seiren bat aurreztea espero dute Udal arduradunek.

Bestalde, aurtengo abonuak iazko prezio berdinak izango dituzte, eta erabiltzaileek “batez ere uztailan eta abuztuan gerturatzen direla” kontuak izanda,  “abonuen prezioak mantentzeak ez du gehiegizko eraginik izango”.

Aurten sasoiko familia-abonu arruntak 61 euro balioko ditu herritarrentzat eta 102 euro erroldatubakoentzat; familiaburua langabetua eta jubilatua bada berriz, 31 eta 51 euro ordaindu beharko dira, hurrenez hurren. Herriko familia ugariak 31 euro ordainduko dituzte abonuagatik eta kanpokoak 61 euro.

Herriko adingabekoek 23 euro ordainduko dituzte sasoi osoagatik eta adindunek 34 euro; Atxondotik kanpo erroldatutakoek 39 eta 57 euro ordainduko dituzte, hurrenez hurren.

Egunerako sarrera berdinduta

Egunerako sarreraren prezioa izango da aldatuko den bakarra. Iaz, adindunek prezio desberdina ordaindu behar zuten astegunetan (4,40 euro) eta larunbat edo jaiegunetan (5,50 euro). Aurten berriz, 4,50 euro ordainduko dute asteko zazpi egunetan.

Adingabeek berriz, 3,30 euro ordaintzen zituzten astegunetan zein larunbat eta jaiegunetan eta aurten 3,50 euro ordainduko dituzte asteko egun guztietan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados