Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Sarrionandia eta Arruabarrenak idatzitako liburu baten bilduko dira Azokaren lehen 49 urteak

Sarrionandia eta Arruabarrenak idatzitako liburu baten bilduko dira Azokaren lehen 49 urteak

Durangoko Azokak “ospakizun bihurtzea” nahi du abenduaren 4tik 8ra egingo duen 50. edizioa eta urteurren borobil hori dela eta hainbat nobedade aurkeztu dituzte Gerediaga elkarteko antolatzaileek eta babesle publiko zein pribatuetako ordezkariek gaur egin duten agerraldian. Aipagarrienak Joseba Sarrionandiak eta Jesus Mari Arruabarrenak Azokak egindako ibilbideari buruzko liburua, DA! irudi marka berria edo Jose Luis Zumetak egindako kartela.

Mende erdia beteko duen ekimenak kontuan izango ditu Gerediaga elkartea eta Azokaren lehen edizioa antolatu zuten euskaltzaleak. Hori dela eta aurtengo argizaiola saria talde hartatik bizirik dirauten Jose Luis Lizundia, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, María Concepción eta María Rosario Astola, Koldo Alzibar, Jesus Astigarraga eta Arrate Salazarrek eskuratuko dute. 

Sortzaileek izandako “argitasuna eta kemena” eta haiek egindako lana beharrezkotzat jo zituen Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak, beraiek egindako lana ezinbestekoa zelako “euskal kultura argitara ateratzeko eta bizia emateko”. Lan hori euskal kultura birsortze oso baten barruan kokatu zuen Mujikak, “euskara batua, ikastolak, helduen alfabetatzea edo Ez Dok Amairu” bezalako ekimenekin parekatuz.

Azokako liburua

Burututako 49 edizioen nondik norakoak Joseba Sarrionandiak eta Jesus Mari Arruabarrenak idatzitako liburu baten argitaratuko dira. Azoka egunetan kaleratuko den liburua gauzatzeko, “testigantzetan oinarritutako azokaren 50 urteen bilduma osatu du” lehenak eta Sarrionandiak berriz ”azken 50 urteetako euskal kulturgintzaren garaian garaiko kontakizun pertsonala egin du: distantziak ematen dion perspektibarekin eta ia azoka guztietan presentzia izan duenaren gertutasunetik”, azpimarratu zuen Mujikak. 

Gaurko aurkezpenean emandako beste bi nobedadeak Azokak izango duen kartelari eta irudi marka berriari dagokie. DA! izen berria “laburra” izateaz gain “sonoroa eta ikusgarria” izateko asmoa duen esangura indartsua duen hitzean izan behar du bere nortasuna, esan zuen Mujikak.

Zumetaren kartela

Bestalde, azken urteetan ohikoa bilakatu den artista ezagun batek espresuki egindako obra batek iragarriko du Azoka. Aurtengo hitzorduaren kartela Jose Luis Zumeta margolariak egindako irudia erakutsiko du. Sortzaile usurbildarrari ezinezkoa egin zaio Landakoko aurkezpenean egotea baina, aldez aurretik aitortu zien Gerediagakoei “ilusio handia” egin ziola kartela egiteko eskaria jasotzea eta “jendea erakartzeko helburuaz” egindako kartelaren “burutazioa azkar sortu zitzaidan”.  

Azoka hartuko duen Landako erakustazokan egindako aurkezpen ekitaldian Cristina Uriartek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak “XXI. mendeko Euskadik XXI. mendeko azoka behar duela” azpimarratu zuen Durangokoa “gure Azoka nazionala delako”.

Aurten bost egun iraungo dituen Azoka “kultura eta gizartearen arteko kohesioa sendotzeko” baliogarria izango da Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko  Euskara Zuzendari nagusiarentzat eta “bilakaera sinbolikoa izango da aurtengoa” Aitziber Irigoras Durangoko alkatearen esanetan, ekimen hau Andra Mariko elizpean hasi zela eta Merkatu plazatik pasatu ondoren gaur egungo Lanadako erakustazokan egiten dela gogoratu baitzuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados